Itzuli

Geroa Baik emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean bere gaitzespenik sendoena agertzen du

Koalizioak A-25 eguna dela eta antolatu diren ekitaldietan parte hartzera deitu ditu herritarrak, guztioi dagokigun arazoa baita

    Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna” dela eta, Geroa Baik “emakumeen aurka jarduten den indarkeria mota ororen aurrean, genero arrazoia dela eta, bere gaitzespenik sendoena” agertu nahi du, “giza eskubideen eta oinarrizkoenak diren funtsezko askatasunen urraketa baitira”.

    Geroa Baik defendatu duenez “emakumeen aurkako indarkeria gure gizartearen kalterik dramatikoenetakoa da eta tolerantzia zerotik abiatuz bakarrik izango da posible hori deuseztatzea, indarkeria mota hau gaitzesteko gizartearen konpromiso serio eta tinkotik”.

    Koalizioak “pertsona guztientzako eskubide, betebehar eta aukera berdintasun erreala lortzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa berretsi” nahi du, “emakumeen aurkako indarkeria anitzak, horien barne eraso fisiko, psikologiko eta sexualez gain bazterkeria laboral edo ekonomikoak ere daudelarik, behin betiko deuseztatzea lortzeko funtsezkoa baita hori”.

    Zentzu honetan, koalizioaren aburuz “berdintasun eta prebentziorako politikak adin txikienetan ezartzea nahitaezkoa da”, eta modu horretan “Nafarroako hezkuntza sistema osoan berdintasunerako hezkuntza ezartzen jarraitzearen” alde egin du.

    A-25 eguna dela eta, Geroa Baik gainera “indarkeria matxistaren biktima guzti-guztiei bere aitorpen publikoa” egin nahi die, eta horregatik azaroaren 25a dela eta antolatu diren ekitaldiekin bat egin du, eta herritarrak egun horretan deitu diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditu. Halaber, “tratu txarrak salatzeko deia” berretsi du, eta azpimarratu duenez “ez da indarkeria hori pairatzen duten emakumeen eginkizuna bakarrik, gizarte osoaren betebeharra izan behar du baizik, denoi dagokigun arazo baita”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko