Itzuli

Geroa Baik emakumeen nazioarteko egunaren ospakizunarekin bat egin du

Koalizioak bihar, igandearekin egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du, berdintasun erreal bat lortzeko emakumeen borroka alde egin eta hori ikusarazteko

    Geroa Baik Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin du eta herritarrak mugimendu feministak deituriko mobilizazio eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzera deitu ditu, guztiz parekidea den gizarte bat eskatzeko.  

    Koalizioak erakunde publikoak premiatu ditu emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko pauso tinkoak eman ditzan eta helburu hori lortzeko tokiko berdintasun politiken lidergoa azpimarratu du. Geroa Baik bere ekintza politikoa jardun dezakeen esparru guztietan lan egiteko konpromisoa hartu du, eta bere esku dauden tresnekin, genero ezberdintasun estrukturalak desartikulatzeko konpromisoa ere.

    Halaber, martxoaren 8ko bezperan, Nafarroako emakume langileengan eragin nabarmena duen soldata arrakala azpimarratu nahi du, bai eta migratutako emakume askoren egoera eta ahultasun edo bazterketa arrisku egoeran daudenena nabarmendu ere. 

    Geroa Baik androzentrismotik aske dagoen begirada berritu baten alde egiten du, eta berdintasunaren lorpenaren helmuga moduan eskubide eta betebeharren jardutean erantzunkidetasuna aldarrikatzen du.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Bai mugimendu feministarekin batera egongo da eta bere babesa emango dio bere borroka eta eskaeretan, biharkotik haratago ere, gure udalerrietako emakumeen errealitate espezifikoak ikusarazteko lanean, bai erakunde publikoetatik eta kalean ere, justizia sozialaren oinarri moduan berdintasuna lortzeko helburu tinkoarekin, horrek zalantzarik gabe gizarte zuzenago, orekatuago eta parekideago bat ekarriko baitu, bertan denok izango garelarik irabazle.

    Izena eman gure buletina jasotzeko