Geroa Baik Enrique Goñik Nafarroako Kutxari buruz Diputatuen Kongresuan esandakoa zalantzan jarri du
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuznedari nagusi ohiaren hitzak zalantzan jarri ditu Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren, eta “Nafarroako Kutxa desagertzen zen bitartean 6,5 milioi euro baino gehiago kobratu izana eta kreditu txarteletan 260.000 euro baino gehiago gastatu izana” kritikatu du.
“Antonio Pulidori Susana Díazen bakaria deitzen zioten eta Enrique Goñi Miguel Sanzen bankaria izan zen, hau da, PSOEren ordezkari garrantzitsu bat egon zen, eta modu batean ere, Nafarroako eta Espainiako eskuinaren ordezkari garrantzitsu bat ere, horregatik uste dugu Kongresuan egindako agerraldi horren azken emaitza berdinketa izango dela”, ziurtatu du prentsaurrekoan.
Bestalde, Goñi Nafarroako Kutxan egindako kudeaketari Espainiako Bankuan oniritzia eman ziola Behe Ganberan esan izana zalantzan jarri du eta Nafarroako Kutxa, “bere izaera berezia eta gure foru erregimena direla eta, Nafarroako Gobernuak jardun behar izan zuen protektoratuak ere ikertu behar izan zuela” iritzi du.
“Enrique Goñik 6,5 milioi euro baino gehiago irabazi zituen eta 260.000 euro baino gehiago gastatu zituen kreditu txarteletan, Nafarroako Aurrezki Kutxa desagertzen ari zen bitartean eta 1.000 euroko ondarea galtzen ari zen bitartean, zenbakiak argiak dira”, azaldu du Martínezek, Goñik Kongresuan esandakoari erantzunez, “garrantzitsua dena zenbakiak dira, ez iritziak” alegia.
Gainera azpimarratu du “hizkiak ere garrantzitsuak direla, kontseilu ezberdinetako akta ezberdinetan falta direnak hain zuzen ere, argi utziz Nafarroako Gobernuak ez zuela prozesu guzti hau ikertu ez eta Banca Civicaren fusioa ere, beste autonomoek prozesu hau kontrolatzen eta zaintzen zuten bitartean”.
Martínezen iritziz, “deigarria da Goñik esatea Ekonomia Ministerioak Nafarroako Kutxaren Kontseiluaren despolitizazioa goraipatzen zuela, gutxi aurretik naturaltasun osoz esan ondoren dieta hirukoitzak kobratzen ziela hirutan elkartzen baziren eta hortaz, normala dela UPNko buruzagiek hiru dieta kobratzea”.
Koldo Martínez