Geroa Baik erakunde feministen manifestua babesten du eskuin muturrak proposaturiko neurrien aurrean
Geroa Baiko Berdintasun batzordeak atzo Madrilen erakunde feministek eskuin muturreko alderdiek proposatutako neurrien aurrean aurkeztutako manifestua babesten du, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Integralerako Neurrien Lege Organikoa bertan behera uztea bezalako proposamenak egin baitituzte, eta bere kezka agertu du emakumeen eskubideetan atzerapausoak defendatzen dituzten ahotsen gorakadaren aurrean.
Geroa Baiko berdintasun batzordean emakumeekiko bazterkeriarekin amaitzeko lanean diardugu; bizitzaren alor guztietan existitzen den bazterkeria baita eta bere adierazpen handiena jazarpenaren, abusuaren, erasoen eta erailketen bidezko sexu indarkeria da, horiek direlarik sektore batzuetatik minimizatu, ikusezin egin edota bere existentzia eta garrantzia bera zalantzan jarri nahi direnak.
Azken urteetan martxan jarri diren aurrerapausoak, lege aurrerapenak eta baliabideak bertan behera gelditzeko ez gaude prest. Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala gauzatzetik urrun dagoen arren, gizarte zuzen eta parekide bat lortzeko borrokan ez dugu atzera pauso bakar bat ere emango.
Jarrera atzerakoi hauek LGTBI+ kolektiboarengan duten mehatxua ez dugu ahaztu nahi ere, berriki lortutako aurrerapen legal eta sozialak kendu nahi baitizkiote. Kolektibo hori babesten duten legedia eta neurri instituzionalak bertabehera utzi nahi dituztenei ozen eta argi esaten diegu aurrean edukiko gaituztela, pertsona guztientzako eskubide guztiak defendatuz.
Horregatik, berdintasunean hezkuntza, hezkidetza, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sendotzeko eta bultzatzeko gure konpromisoa agertu nahi dugu, sistema patriarkalak inposaturiko estereotipo eta rolekin amaitzeko helburuarekin, emakumeekiko bazterkeria eta indarkeria sortzen jarraitzen baitute.