Itzuli

Geroa Baik erakundeen egonkortasuna nabarmendu du legegintzaldi erdia bete denean

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak bere “oniritzia” agertu dio “bi urte hauetan programa akordioaren inguruan lan egin den egonkortasunari, zenbait puntutan akordio falta egon den arren, balorazio orokor batean erakundeetan egon den egonkortasunari gure oniritzia ematen diogu, Gobernuan eta Parlamentuan, parlamentuko gehiengoekin eratu baitira”. 

    Gainera, azken egunetan Hezkuntza alorrean lortutako akordioak nabarmendu ditu Barkosek, Pirinio aldeko eta Tafalla aldeko batxilergoko ikasleentzako eskola garraioari dagokiona aipatuz, bai eta irakasleria alorreko hezkuntza itunak, eta datorren ikasturtean banandutako jardunaldia egin ahal izateko aukera ere”. 

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak pandemiaren egoerari erreparatu dio eta ziurtatu duenez, “berri ona da herritarrek, irizpide propioa erabiliz, hartutako neurrien malgutzea zorroztasunez eta zuhurtasunez jaso izana”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko