Geroa Baik eremu ez euskaldunean D Ereduaren hedapenaren aurkako kanpaina anonimoa gaitzesten du
Tuterako eta Ribaforadako Geroa Bairen tokiko taldeak bere gaitzespena agertu du eremu ez euskaldunean D ereduaren hedapenaren aurkako kanpaina anonimoaren aurrean, egun hauetan Erriberako postontzietan agertu baita hori.
Tuterako eta Ribaforadako Geroa Bairen tokiko taldeak bere gaitzespena agertu du eremu ez euskaldunean D ereduaren hedapenaren aurkako kanpaina anonimoaren aurrean, egun hauetan Erriberako postontzietan agertu baita hori.
“Erriberako etxebizitzetako postontzietan agertutako paskinek Nafarroan PISA Ebaluaketaren emaitzak modu interesatuan saihesten ditu eta D ereduarekin ezer ikustekorik ez duen hizkuntza gerra bat planteatzen dute, modu interesatuan ere, kontutan izanik gutxienez hiru hizkuntza dituen Hizkuntza Proiektu bat dela (euskara, gaztelera eta ingelera) eta orain dela 50 urtetik hona Nafarroa osoan belaunaldi askok izan duten formakuntza dela”, adierazi dute Geroa Baiko tokiko taldeek.
Koalizioak azpimarratu duenez, eremu ez euskaldunean ere D ereduan ikasteko eskubidearen hedapena Nafarroako haur guztiei aukera berdintasuna ematea da, jaio diren tokia dena delakoa ere: “Gurasoei bere seme-alabentzako nahiago duten hizkuntza eredua aukeratzeko eskubideaz ari gara, Nafarroako familia guztientzako berdina izan behar duen eskubidea, Beratik Corteseraino”.
Bestalde, Tuterako eta Ribaforadako Geroa Bairen tokiko taldeek gogorarazi dute PAI programa ez dela murriztu Erriberan D ereduaren hedapenaren aurrean, bertako zentro publiko ia guztiek programa hori eskaintzen baitute G-PAI eta A-PAI bere bi aukeretan; eta ohartarazi dute hedapen horrek ez duela inolako derrigortasunik pertsona bakoitzaren interesen araberako aukera hautatzeko orduan.
Azkenik, Tuterako eta Ribaforadako Geroa Baik bere ondoeza adierazi du ekintza honen egileek identifikatu gabe egin izanagatik. “Ez da zaila imajinatzea nondik datorren ekimen hau, baina uste dugu ez dela hiritarrekin modu serioan tratatzeko modua”, amaitu dute.