Geroa Baik eskandalua deritzo Kontuen Ganberak Bardeetako Komunitatean aurkitu duen beharrezkoa ez den gastu maila
Unai Hualde Geroa Baiko Foru Parlamentariak konfirmatutzat eman ditu Errege Bardeen Mankomunitatearen kudeaketaren gainean planteatu zituzten susmoak, bere garaian Valtierrako Udalak eta hainbat parlamentu taldek eskatutako Kontuen Ganberako txostena argitara eman ondoren. “Erakunde honetan organo fiskalizatzaileak aurkitu duen beharrezkoa ez den gastu maila altua, 900.000 euro 6 urtetan bakarrik protokolo gastuentzako, bilera asistentzietarako eta hautetsien ordainentzako, eskandalu hutsa da eta arrazoizkoa dena baino urrutiago doa horrelako erakunde batentzat; xahuketa izan da aginpidea”, azpimarratu du.
“Fiskalizatu den gastu kopuruen proportzio eza” salatu du koalizioak; “240.000 euro protokolo eta ordezkaritza kontuetan, 560.000 euro hautetsientzako ordainetan eta 102.000 euro bilera eta hitzaldietan”. Horregatik, organo fiskalizatzailearen ondorioekin bat egin dute eta “gastu publikoaren arrazionaltasuna eta zuhurtziaren garrantzia” azpimarratu dute, “are gehiago urte horietan (2006-2016), noiz kudeaketa publikoaren jokabide orokorra gerrikoa estutzearena izan zen, krisialdi ekonomikoaren zorroztasuna zela eta”.
Txostenak hainbat bidaia instituzional nabarmentzen ditu ere, hala nola Egipto, Argentina, Senegal eta Costa Rica. “Teknikaririk gabe eta parke nazional ezberdinen kudeaketa eredua ezagutzeko aitzakiarekin jende kopuru gehiegirekin”, adibidez 2006an Egiptora egin zen bidaian 34 kiderekin eta 64.000 euroko gastuarekin edo 2008an 28 pertsonarekin Senegalen eta 72.000 euroko kostuarekin.
Parlamentuko Toki Administraritza batzordean koalizioko bozeramaileak iritzi duene, azkenean, “datozen asteetan txosten honen ondorioetan sakontzeko aukera izango dugu Parlamentuan”.
Unai Hualde