Geroa Baik esleipen publikoen gaineko ikerketa batzorde bat sortzea bultzatu du gardentasuna eta erakundeekiko konfiantza bermatzeko
Ustelkeriaren aurrean zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala eskatu du koalizioak
Geroa Baik ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeekin batera, horren bitartez Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainetik gaur arte egindako edo finantzaturiko obra publikoen lizitazio eta esleipenen gaineko Ikerketa Batzorde bat sortzeko. 20775/2020 Kausa Bereziaren markoan agertzen diren pertsona fisiko edo juridikoak parte hartu lezaketen kontratuetan jartzen du arreta proposamenak, gaur egun Auzitegi Gorenaren Bigarren Aretoaren Laugarren Sailak instruitzen ari duen kausari dagozkionak alegia.
Geroa Baik azpimarratu duenez, “UCOren txostenak PSOEren baitan balizko jardunbide ilegalak agertzen dituen arren, ez du ilegaltasunik azpimarratzen Nafarroako Gobernuaren esleipenetan, baina ustelkeriaren aurrean zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala dira gure konpromiso politikoaren oinarria”. “Ikerketa Batzorde hau norabide zuzenean ematen den pauso bat gehiago da: ez bakarrik edozein zalantza argitzeko, baizik eta herritarrek bere erakundeetan duten konfiantza sendotzeko”, defendatu du koalizioak.
Geroa Bai, PSN, Contigo-Zurekin eta EH Bilduk erregistratutako ekimenaren zioen azalpenean jasotzen denez, “ezin onartu dezakegu erakunde publikoekiko konfiantza higatzea, gure sistema demokratikoaren giltzarri baita hori”.
Testuak ere ziurtatzen duenez, “azken egunotan ezagutu dugun informazioa, obra publikoen esleipen prozesu ezberdinetan ustelkeria trama baten baitan ordezkari politiko eta enpresarialak tartean dituena, kezka larria sortzen du eta lehen aipatutako erakundeekiko konfiantza higatzen du ere, horregatik ekintzara jotzea eskatzen digu horrek”.
“Konbentzimendu honekin, eta gardentasunaren, kontu ematearen eta kontrol demokratikoaren aldeko erabateko apustua bultzatzeko esfortzuarekin egiten dugu, herritarrek bere erakundeengan eduki behar duten konfiantza osoa itzultzeko funtsekoa baita”, adierazi dute Geroa Bai, PSN, EH Bildu eta Contigo-Zurekin parlamentu taldeek, ikerketa batzorde honen sorrera eskatuz.