Geroa Baik Esparza (UPN) salatu du Nafarroako gizartearen haustura bilatzeagatik bizikidetza eta interes orokorra bilatu ordez
Geroa Baik Esparza (UPN) salatu du Nafarroako gizartearen haustura bilatzeagatik bizikidetza eta interes orokorra bilatu ordez, UPNren presidenteak Madrilen egindako hitzaldi batean botatako adierazpenen ostean. “Esparza jauna izan da UPNren gobernuek sustatutako murrizketen eta haien korralitoa babesteko politiken defentsatik Nafarroako gizartean haustura gehien sortu duena, eta gaur Madrilen besteak salatu ditu Espainiarekin hautsi nahi izateagatik, UPN eta PP izan direnean politika antisozial horiekin Espainia hautsi dutenak, haien, erregimenaren lagunen eta alor politikoetan ordezkatu gabe edo gaizki ordezkaturik zeudenen artean zatituz”, ziurtatu du Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak.
Martínezek azpimarratu duenez, “Nafarroan bereizketa ez dago abertzale on eta abertzale gaiztoen artean, baizik eta hiritarren interes orokorraren alde egin eta lan egiten dutenen artean, hots Uxue Barkos buru duen Gobernua, eta haien poltronetara hala edo nola itzultzea besterik nahi ez dutenen artean, Esparza jauna adibidez”. Zentzu honetan, Geroa Baiko bozeramaileak jarrera hori deitoratu du, “oposizioaren lana zeharo beharrezkoa baita eta arrazionaltasunez eta arrazoiz egiten bada, brotxa lodian erori gabe defendatu ezin diren argudioekin”.
Martínezek gogorarazi du “aldaketaren bi urte hauetan, Uxue Barkosen Gobernuak programa akordioaren lau indarrekin batera izaera nabarmenki soziala duten legeak, dekretuak eta neurriak onartu dituela hiritarrei osasungintzan, hezkuntzan eta menpekotasun alorretan eskubideak eta oinarrizko baldintzak itzultzeko, UPN eta PPk aurretik murriztu besterik egin ez baitzituzten zerbitzuok”.
“Hori da eta ez beste gure helburua eta Uxue Barkos buru duen Gobernuarena. Gai hauek dira gaur Uxue Barkosen Gobernuak islatzen duen gehiengo parlamentario eta sozialak defendatzen duena eta errealitate egiteko lanean dagoena” ziurtatu du Martínezek, “Esparza jaunaren delirio paranoikoen aurrean”.
“Esparza jaunak Madrilen, murrizketen alderdiaren buruzagiek inguratua, ustelkerian buru den alderdiarenak, autonomia alorretan mugikortasun ezaren alderdiarenak, paparra atera eta purrustada apokaliptiko izugarri batzuk jaurti ditu”, azaldu du Martínezek, “baina nafar gizartea horiek sinestetik oso urrun dago kontziente baita Geroa Baitik bultzatzen eta errealitate egiten ari dugun aldaketa, aldaketa barea, pertsonekiko, haien ideologiekiko, nortasunekiko eta sentimenduekiko begirunetsua dela aldi berean asmo handikoa eta sakona izanik, baina, edozein kasutan, UPN eta PPren aldetik iragartzen den gainbehera sozial, politiko eta ekonomikotik oso urrun”.
Horregatik guztiagatik, Geroa Baitik Esparza jauna animatu nahi dugu oposizio erreal bat egin dezan, datu baseetan oinarrituz, kritika eta ekarpen politiko serioekin eta “bera eta UPN dauden paranoia apokaliptikoaren diskurtsoa behin betiko abandonatu dezan”.
“Nafarroak ez du deliriozko eta paranoiazko oposizio bat merezi”, azpimarratu du Martínezek, UPNko burua animatuz “gutxiago joan dadila Madrilera boterearen eta ustelkeriaren eliteekin gosaltzera eta gehiago jaitsi dadila gure Komunitateko kale eta herrietara, non esango dioten Gobernu honek, bere akatsekin ere, herritarrak inoiz utzi behar ez zuen tokira itzultzen ari dituela”.
Koldo Martínez