Geroa Baik Estatuen aldetik pertsona errefuxiatuen harrera nulua salatu du
Geroa Baik Europar Batasuneko Estatuen aldetik pertsona errefuxiatuen harrera nulua salatu du, eta gaur Grezian atxilotutako pertsonekin bere elkartasuna agertu du. Koalizioak gainera bihar 18:00etan Udal Plazan egingo elkarretaratzean egongo dela iragarri du eta nafar hiritarrak bertaratzera animatu ditu ere.
Geroa Bairen iritziz, Greziatik pertsona errefuxiatuak eramaten saiatzeagatik salatutako bi pertsona hauen atxilotzeek beste harrera politikagintza batzuen beharra agerian uzten dute, bai eta haien herrialdeetatik ihesi dauden pertsonei harrera emateko Estatuek premiazko neurri zehatzak behingoz hartzeko beharra ere, horrela pertsona horiek pairatzen duten krisialdi humanitario egoerari amaiera emateko.