Itzuli

Geroa Baik Estatuko Gobernua premiatu du Gizarte Segurantzaren eskumenaren transferentzia Nafarroara egin dadin

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Estatuko gobernu berriaren eratzea aipatu du. Azconak nabarmendu duenez, “denbora guztian zehar gauza bera mantendu dugu: erakunde guztietan gobernu aurrerakoiak egon daitezela”. “Negoziazioak programa akordioetan oinarrituz egin daitezela” baloratu du, “Nafarroan 2015 urtetik hona gertatu den modu berean alegia”.

     

    Baina behin inbestidura gauzatu denean, Sánchez eta PSOEren inbestidura akordioek Nafarroarengan zer nolako eragina izan dezaketen argitzea eskatu du Geroa Baik. Horregatik, Geroa Baik Chiviteri galdera egingo diola iragarri du Azconak, “akordio horien arabera Erkidego Autonomo ugariren zorra kitatzeak Nafarroarengan izan dezakeen eragina ezagutzeko Nafarroako Gobernuak pausorik eman ote duen jakiteko”.

     

    Azconak azpimarratu duenez, legegintzaldi hasiera aprobetxatuz, “Estatuak Nafarroarekin egiteke dituen konpromisoak bete daitezen” eskatuko dugu Geroa Baitik.

     

    Zentzu honetan, Geroa Baik erregistratu duen mozioari erreparatu dio, horren arabera “Estatuko Gobernua premiatzen delarik Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren eskumenaren transferentzia Nafarroara egin dadila”.

     

    Bestalde, Gobernuari kontrol saioan koalizioak egingo dituen beste bi galderak aurkeztu ditu ere Azconak. Alde batetik, Arku Atlantikoaaren makroeskualde baten sorrerari buruz galdetuko du, horren baitan Nafarroak egin dezakeen ekarpena azpimarratuz. Beste alde batetik, Geroa Baik Industria kontseilariari galdera egingo dio Nafarroako industriaren gaur egungo egoera zein den baloratzeko, 71.000 pertsona inguru lanean dituen sektorea baita.

     

    Azkenik, Unai Hualde parlamentuko presidentearen ekimenez Mahai eta Eledunen Batzarrak onartutako ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi izan du Geroa Baiko bozeramaileak, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Protokolo baten sorrera alegia. Azconak azpimarratu duenez, ekimen hau aitzindaria izateaz gain, behar beharrezkoa ere dela frogatu da, Foru Ganberan entzuten ari diren mintzaldi eta ziurtapen batzuk ikusita.

    Izena eman gure buletina jasotzeko