Itzuli

Geroa Baik eta EH Bilduk Sarasate pasalekuko aurreproiektuak hirigintza batzordean aurkezteko eskatu diote Navarra Sumari

Udal-taldeek lizitazioa baino lehen aztertzea, baloratzea eta udal-talde guztien artean adostea eskatu dute, 2019ko abenduaren 18ko Hirigintza Batzordean gehiengoz erabaki zen bezala

Javier Leoz Javier Leoz

Geroa Bai y EH Bildu solicitan al equipo de gobierno que presente los anteproyectos del Paseo Sarasate en Comisión de Urbanismo, puesto que consideran importante “analizarlos, valorarlos y consensuarlos entre todos los grupos municipales antes de su licitación tal y como se acordó mayoritariamente en la Comisión de Urbanismo del 18 de diciembre del 2019”. En esa línea, los grupos de la oposición opinan que “es de enorme importancia consensuar los grandes proyectos de ciudad, y por tanto, el del paseo de Sarasate no es una excepción por las enormes implicaciones que tiene en aspectos tales como las relaciones y tránsitos peatonales entre el Casco Antiguo y el Ensanche, espacio de encuentro y transición que resulta a efectos de los nuevos proyectos de movilidad, o la mejora del atractivo de la zona en relación a su comercio local”.

Udal-taldeek gogorarazi dutenez, "2019ko azaroaren 28an, egungo gobernu-taldeko Proiektu Estrategikoak, Mugikortasuna eta Jasangarritasun arloko zinegotziak  Sarasate pasealekuaren etorkizuneko diseinurako ideia-lehiaketaren lehen fasearen emaitza aurkeztu zuen, epaimahaiak hautatutako hiru proposamen onenak alegia". Taldeek gaineratu dutenez, "urte bereko abenduan, agirian jasotzen zen bezala, ideia horiek jendaurrean jartzeko eta egileek zuzenean aurkezteko epea ireki zen".

Geroa Baik eta EH Bilduk ondorioztatu dutenez, "egungo gobernu-taldeak, ohi duen bezala, pasealeku honen diseinuaren azken erabakian aldebakarrez jardungo zuenaren beldur, oposizioko hiru taldeek adierazpen bat aurkeztu zuten 2019ko abenduaren 18an, eta, bertan, gobernu-taldeari eskatu zioten, prozesu parte-hartzailearen emaitza eta epaimahaiaren gogoetak erredakzio-taldeei eman aurretik, gutxienez, auzo elkarteen, Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkatarien elkarteen, Mankomunitatearen eta mugikortasunarekin lotutako taldeen zuzeneko iritzia jaso dezala. Oraindik orain ez dakigu agindu hau bete duten”, deitoratu dute.

Izena eman gure buletina jasotzeko