Geroa Baik Europako Egunaren ospakizunekin bat egin du
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, María Solana Geroa Baiko parlamentariak bere oniritzia agertu du Foru Ganberak Europaren Egunarekin bat egin izanarekin.
Bestalde, datorren osteguneko osoko bilkuran koalizioak defendatuko duen mozioa nabarmendu du, horren bitartez Foru Dekretu bat proposatuz Administraritzan enpleguaren banaketa handiagoa sustatzeko, bai eta dibulgazio kanpainen alde egiteko eta pilotu esperientziak egiteko enpresekin akordioak egitearen alde egiteko ere.
Kazetarien galderei erantzunez, erlijio irakasleen lege proposamena aipatu du Solanak. Zentzu horretan ziurtatu duenez, erlijioa eskola zentroetatik kanpo egotearen aldekoa da Geroa Bai, baina inork bere lan eskubideak galdu gabe.
María Solana