Itzuli

Geroa Baik Europako erakundeei eskatu die Meloni plana gaitzetsi dezatela eta Europar Batasunetik kanpo dauden deportazio zentroen aurkako neurriak har ditzatela

Gizakiari errespetua lehenetsiko duten migrazio politikak eskatu dizkio koalizioak Europar Batasunari

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Geroa Baik Europako erakundeak premiatu ditu “Italia behartu dezaten Albaniako barneratze eremua desegitera, eta mota honetako zentroak sortzea debekatzeko legeak egin ditzaten ere”. Halaber, “Europako migrazio politikek gizakiari errespetua lehenestea” eskatu du koalizioak. Horretarako, koalizioak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkurak eztabaidatu eta onar dezan.

    Mikel Asiain Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “Italiak Albanian barneratze eremu bat ireki izanak pertsonen eskubideak urratzen ditu, bertara Sahara azpiko Afrikatik datozen migranteak eramango baitituzte, gerretatik ihesi, haien ideologia edo sinesmengatik jazarpena pairatzen ari direnak, edota haientzako edo haien familientzako etorkizun ezberdina bilatzen ari diren pertsonak direlarik”.

    Asiainek gogorarazi duenez, “Nafarroan lantzen ari den lan ildoa zeharo aurkakoa da, etorkizun hobe baten bila haien bizitza osoa atzea uzten ari duten pertsonei harrera eman eta elkartasuna agertzearen bidea baita hemengoa”. Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariaren aburuz “premiazkoa da Foru Ganberak mota honetako ekintzak gaitzetsiz adierazpen bat egitea eta Europako erakundeak premiatzea, hala nola Europako Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea, gai honen inguruan ardura hartu eta modu tinkoan jardun dezaten mota honetako politiken aurrean”.

    Eta izan ere, Asiainen azpimarratzen duenez, “kezkagarria da Europan ultraeskuinaren aurreratzeak horrelakoak bezalako haien egoera kezkagarrietara eramatea. Ez bakarrik Italiako agintariaren ekimenagatik, baizik eta Europako zenbait herrialde eta erakundek eman duten erantzunagatik ere, besteak beste Europako Batzordeko presidenteak berak emandakoa”.

    Horrela, “bazterkeriaren Europa bat dagoela” deitoratu du parlamentariak, aldi berean nabarmenduz “beharrezkoa dela iritzi horien aurka borrokatzea”. Horregatik da hain beharrezkoa ostegun honetan Parlamentuko Osoko bilkurara eramango den mozioa edo pasa den astean koalizioak Ganbera berera eraman zuen lehentasun handiko galdera. Zentzu honetan ziurtatu duenez, “Nafarroak migrazio politiken eztabaidak jarrera hartu behar du, bai nafar gizartearentzako bai europar gizartearentzako ere aldarrikatzen dugun bizikidetzaren balore etikoak defendatuz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko