Geroa Baik eutanasia arautzearen aldeko adierazpen bat aurkeztuko du Iruñeko udaleko hurrengo osoko bilkuran
Koalizioaren iritziz sufrimenduari askatasunez eta autonomiaz amaiera jartzea pertsonen eskubidea da, bai eta haien integritatea eta duintasuna gordetzea ere eta pertsonarentzat berarentzat onargarriak ez diren baldintzetan bizitzeko derrigortasun eza ere
Geroa Bairen udal taldeak eutanasia arautzearen aldeko adierazpen bat aurkeztu du datorren martxoaren 5eko Osoko Bilkuran bozkatu dadin. 2020ko otsailaren 11an egindako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak eutanasia arautzeko Lege Proposamena aintzat hartu ondoren proposatu du adierazpena.
Arau horrek, gaixoaren autonomia eskubidea definitzen eta arautzen zituen aurreko lege eta araudiak (Gaixoaren Autonomia arautzeko 41/2002 Oinarrizko Legea eta Aurretiko Jarraibideen Erregistro Nazionala eta Datuen Fitxategi Automatizatua arautzeko 124/2007 Errege Dekretua) eta heriotza prozesuan pertsonaren duintasun eta bermerako 8/2011 Foru Legea osatzen ditu.
Koalizioaren iritziz, sufrimenduari askatasunez eta autonomiaz amaiera jartzea pertsonen eskubidea da, bai eta haien integritatea eta duintasuna gordetzea ere eta pertsonarentzat berarentzat onargarriak ez diren baldintzetan bizitzeko derrigortasun eza ere Horregatik, Iruñeko Udalak eutanasia eskubide subjektibo eta artikulatu moduan arautzearen alde ager dadin proposatu du Geroa Baik, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu karteraren baitan egon beharreko prestazio moduan, herritar guztientzako baldintza berdintasunean emanez, hortaz, zerbitzu hori.
Halaber, adierazpenaren arabera premiazkoa eta beharrezkoa da eutanasia arautzeko lege bat, giza duintasuna edo askatasuna bezalako printzipio eta balore konstituzionalak konprometitzeaz gain, Konstituzioan aitortzen diren eskubideengan eragina duelako ere, hots bizitzarako eta integritate fisiko zein moralerako eskubidea, askatasun ideologikoa, kontzientzia askatasuna eta intimitaterako eskubidea. Azkenik,
Geroa Baik hiltzeko laguntzaren despenalizazioaren alde dago, Zigor Kodearen 143.4 artikulua aldatuz.
Patxi Leuza