Geroa Baik ez zuela UPNrekin negoziaziotan parte hartu erantzun dio Azconak Esparzari, ideologikoki Geroa Bairekin ezer ikustekorik ez duen alderdia baita
Pablo Acona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azaldu du Geroa Baik Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari galdera egingo diola datorren kontrol saioan, Ogasun kontseilariarekin batera lehen sektorearekin egin dituen azken bilerei buruz egiten duen balorazioa ezagutzeko. Azconak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak sektoreari egindako proposamenaren balorazio positiboa egiten du Geroa Baik, hemendik aurrera lanarekin jarraitzeko adostu diren 49 konpromiso horiekin.
Halaber, Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, aste honetan koalizioak Mikel Irujo Industria kontseilariari ere egingo dio galdera, datorren Industria Legeari eragiten dioten gaiak analizatzeko duela aste batzuk martxan jarri zen Industriaren Mahaiaren helburu zehatzak eta lan-egutegia zeintzuk diren azal dezan. Bestalde, Unibertsitate kontseilariari galdetuko dio ere Geroa Baik, segurtasun instituzionala bermatzeko eta zibererasoen prebentziorako Nafarroako Gobernuak ezartzen ari dituen neurriei buruz berri eman dezan. Era berean, Azconak azaldu du aste honetan Geroa Baik politika orokorreko interpelazio bat defendatuko duela Nafarroak ECOFINen duen ordezkaritzari buruzkoa.
Beste gai batzuen artean, Geroa Baik bi adierazpen instituzionali emandako babesa azaldu du Azconak, horietako bat kirolean LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko Egunari buruzkoa, eta bestea Errusiak Ukrainaren inbasio hasi zuenetik bi urte igaro direla eta. Azconak azpimarratu duenez gehiegi izan dira biktima zibilak eta gehiegi izan da sortutako izua, eta beste behin ere, indarkeria jarduteari uztea eta gerra honen amaiera eskatu du. Geroa Bairen bozeramaileak ere Gaza zerrendan gertatzen ari dela ez dutela ahazten berretsi du, Israelek bere lurraldetik kanporatu nahi baititu palestinarrak.
Azkenik, Javier Esparzak Geroa Bairi eta UPNri buruz egindako adierazpenak aipatu ditu ere Azconak. Bozeramailea zorrotz agertu da Esparzari gogoraraziz Geroa Baik ez zuela Gobernua eratzeko UPNrekin negoziazioetan parte hartu. “Eta ezin dira egon, UPNk euskara, autogobernua, transferentziak edo fiskalitatea bezalako gai hain anitzen bere egungo jarrera mantentzen duen bitartean”, ziurtatu du. Pablo Azconak nabarmendu duenez UPN “Geroa Bairekin ideologikoki ezer ikustekorik ez duen alderdia da”.
Pablo Azcona