Geroa Baik Félix Etxarte aurkeztuko du Barañaingo Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin egingo den ekitaldian
Geroa Baik Barañaingo Alkatetzarako Felix Etxarte Lesakaren hautagaitza aurkeztuko du ostiral honetan, apirilak 5, 19:30etan Udaletxean egingo den ekitaldi ireki batean, bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak parte hartuko duelarik.
Etxarte Lesakak 66 urte ditu, jubilaturik dago eta 2015etik Barañaingo Udalean Geroa Baiko zinegotzia da.
Legegintzaldi honetan zehar Herritar Babes, Gizarte Zerbitzu, Berdintasun, Kulturen arteko Komunikazio eta Adinekoen, Zerbitzu Orokorretako, Teknologia Berrien, Merkataritza eta Enplegurako, Jarduera Fisikoa, Kirola eta Gazteriaren Batzordeetan egon da, bai eta Geroa Bairen ordezkari moduan ere Lagunak organismo autonomoan eta Iruñerriko Mankomunitatean Udaleko ordezkari moduan ere.
Datorren legegintzaldirako erronken artean, Barañaingo Geroa Bairen taldeak adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentro baten eraikuntza, industriari eta merkataritzari bultzada bai eta Barañainen egoitza duten enpresei laguntzak, hutsik dauden etxebizitzen inbentarioa egitea, eta adinekoentzako alokairu soziala eta tutoretzapeko apartamentuak bultzatzea daude, besteak beste.