Itzuli

Geroa Baik fiskalitate berdearen inguruko eztabaida bultzatuko du klima aldaketaren aurkako borrokan giltzarri moduan

Mikel Asiain parlamentariak Ekonomia eta Ogasun kontseilariari zuzenduriko interpelazio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Geroa Baik fiskalitate berdearen inguruko ezabaida bultzatuko du klima aldaketaren aurkako borrokan eta trantsizio energetikoan aurrera egiteko giltzarri moduan, horretarako Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariari zuzenduriko interpelazio bat erregistratu duelarik datorren ostegunean Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatzeko.

    Mikel Asiain koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez, “Nafarroak zerga autonomia du eta horrekin larrialdi klimatikoari anbizioz erantzun diezaiokegu, eta hortaz, klima aldaketaren aurkako borroka eta trantsizio energetikoa bezalako hain erronka garrantzitsuari heltzeko gure autogobernua erabili beharra dugu”.

    “Fiskalitateak funtsezko garrantzia du deskarbonizaziorako politika klimatikoetan. Konponbideen bilaketa esparru askotan aurki dezakegu, baina argi dago garrantzitsuenetako bat zerga politika dela”, azpimarratu du Asiainek.

    Zentzu honetan, parlamentariak gogorarazi duenez, “azken urteotan laguntza zuzenak zein zeharkakoak ezarri dira, neurri fiskalen bitartez, proposaturiko deskarbonizazio jomugak ahalik eta lasterren lortzeko helburuarekin”, baina era berean berretsi duenez, “zalantzarik gabe horietan guztietan lan egin beharra dago eta gure gizartearen erabateko deskarbonizazioraino eramango gaituzten estrategia berriak diseinatu ere”.

    “Klima aldaketaren eraginak ahalik eta gehien murrizteko lan egitea eta eredu berri baterantz trantsizioa antolatzea, agenda politikoaren helburu nagusi bilakatu dira. Gure planetak ezin du gehiago itxaron”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko