Itzuli

Geroa Baik galdera egin dio Gobernuari Erriberan kartel elebidunen aurka egindako ekintza bandalikoak direla eta

Unai Hualde Unai Hualde

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak, parlamentuko ekimen baten bitartez Nafarroako Gobernuari galdera egin dio foru Komunitatea bi hizkuntzatan iragartzen duten kartelen aurka orain gutxi gertatutako ekintza bandalikoak zenbat izan diren jakiteko eta horiek birjartzearen kostua zenbatekoa izan den ezagutzeko.

Hualdek salatu duenez, “Euskararen aurkako eraso zeharo ulertezinak dira, Nafarroako hizkuntza propioa baita, nafar guztion kultura eta hizkuntza ondarea gainera”. Parlamentariak “tamalgarria” dela esan du euskarazko legendak margoz ezabatu izana Cintruenigo, Cortes edo Corella bezalako Erriberako herrietan dauden gure bide sareko kilometro-puntuetan dauden kartel ugaritan”.

Azkenik, horrelako gertaerek “gurea bezalako gizarte batean zeharo tokiz kanpo dauden jarrera onartezinak daudela frogatzen dituztela” azpimarratu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko