Geroa Baik gardentasuna eskatu dio PSOE-ren Gobernuari Bardeetako tiro eremua dela eta
Geroa Baik gardentasuna eskatu dio PSOEren Gobernuko Defentsa Ministerioari bihartik aurrera Bardeetako tiro eremuan su errealarekin egingo diren maniobrak direla eta. Patxi Leuza koalizioaren foru parlamentariak adierazi duenez, “Ministerioak ziurtatu arren su errealarekin maniobrak urtean behin bakarrik egiten direla, 2017 eta 2018 urteetan hiru operazio militar egin dira jada Bardeetan”.
“Geroak Bairen aldetik Bardeak bezalako Parke Natural eta Biosferaren Erretserba baten erabilera militarraren gaitzespena” berretsi du Koalizioaren parlamentariak, eta ziurtatu du “Nafarroako Parlamentuak, Foru Komunitateko herritarren ordezkari den heinean, askotan eskatu du tiro eremu honen desegitea, ingurune natural batean baitago eta halakotzat tratatu behar baita”.
Leuzaren iritziz, “irrazionala da zonalde honek erabilera militarra edukitzea zibila eduki ordez, Parke Natural izaerarekin bat, eta tamalgarria da bide horretan pausorik ez ematea, kontutan izanik gainera hurbileko herrietako bizilagunek askotan adierazi dutela tiro eremua desegiteko borondatea, eztanden eta metrailatzeen eragina pairatzen baitute, horrek pertsonentzako eta Biosferaren Erreserba honen habitatarentzako duen arriskuarekin”.
“Premiazkoa da ingurune natural honen etorkizunaren gaineko Defentsa Ministerioaren eta Bardeetako Komunitatearen arteko hausnarketa partekatua. Ezin uler daiteke interes ekonomikoak segurtasunari lehenestea, amaitu du Geroa Baiko foru parlamentariak.