Geroa Baik Gardentasunaren Estatuko Kontseiluaren ondorioak balioesten ditu Nafarroako Gobernuko atariaren "kalitatea" dela eta
Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak bere poza agertu du Gardentasunaren eta Gobernu Zuzenaren Estatuko Kontseiluko presidenteak Nafarroako Gardentasunaren Atariari buruz gaur goizean argitaratutako ondorioak direla eta. PSNk eskatutako lan saioan erakunde horrek emandako adierazpenak direla eta, Leuzak esan du “berri ona” dela Kontseiluko presidenteak “nabarmendu izana atariak informazio kopuru aparta duela, beste gardentasun atari batzuk baino askoz gehiago”, bai eta “goi karguen agenda publikoak bezalako elementuak goraipatu izana edota hirigintza prozedimenduak”.
Txosten hori, parlamentariak nabarmendu duenez, “legeari loturik egin den analisi batetik abiatuz egin da, zehazki Gardentasunaren Legearen 13 artikulutik”, eta “modu zorrotzean ondorioztatzen du atariak informazio zabala eta baliotsua duela”. “Nabarmentzekoa da ere, presidentearen hitzak hartuz, tresna honek kalitate handia duela eta berrerabileran esfortzu handia izatea”. “Ondorio hauek geure egiten ditugu, bai eta zenbait alorren hobekuntzei dagozkienak ere, horiek zuzentzen joan beharko baitugu, noski, hobekuntza oro gutxi baita gai honetan”.
Leuzak ere azaldu du Kontseiluak Trasnparencia Internacional-en Txostenaren datuei “testuingurua eman izana”, Nafarroak bertan emaitza ona duelarik, “60ko hamarkadako neurketa sistema dela ohartaraziz eta irizpideen eguneratzea behar duena, gardentasunari ez dagozkion adierazleak baititu”.
Patxi Leuza