Itzuli

Geroa Baik gaur Saiz kontseilariak iragarri duen PFEZ-ren deflaktazioak edukiko duen eraginaren gaineko informazioa eskatu du

Koalizioak nabarmendu duenez neurri hori ez da Programa Akordioan ageri eta zorroztasunez berrikusi beharra dago

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik bi ekimen erregistratu ditu Nafarroako Parlamentuan, Ganberaren osoko bilkuran Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak iragarri duen PFEZ tarifaren deflaktazioak edukiko duen eragina ezagutzeko helburuarekin, koalizioak gaur bertan ezagutu baitu berri hori.

    Koldo Martínez Geroa Baiko foru parlamentariak azpimarratu duenez “Programa Akordioan ageri ez den neurri baten eragina ezagutu nahi dugu, zorroztasunez berrikusi beharra baitago hori, Saiz kontseilariak eduki ez duen zorroztasunarekin alegia”.

    “Neurria presaka iragarri da gaur goizean 8,15etan, ondoren Osoko Bilkuran garatuz, horrelako neurriek behar duten adostasunerako aukera galeraziz”, ziurtatu du Martínezek.

    Zehazki, Geroa Bairen parlamentu taldeak Ekonomia eta Ogasun Kontseilariari zuzenduriko ahozko galdera erregistratu du PFEZren tarifaren deflaktazioak duen eraginari buruz Departamentuak egindako kalkulua ezagutzeko, bai eta informazio eskaera bat ere deflaktazio honek 2020ko diru-sarreretan duen eraginari buruzko Ogasunaren txostena eskatuz, “zerbitzu publikoen kalitatean eduki dezakeen balizko eragina analizatzeko helburuarekin”.

    “Eragin hau nolakoa den ezagutzeko esperoan, eta beraz aurre-kanpaina betean egindako iragarpen honen zorroztasuna ezagutzeko esperoan ere, datozen aurrekontuen onarpenerako horrenbesteko garrantzia duen gai baten gainean gure taldeak edukiko duen jarrera ez dugu agertuko oraindik”, ziurtatu du Martínez parlamentariak, gogoraraziz “deflaktazioa ez dela neurri progresiboa, errenta altuenen onuran jokatzen baitu”.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko