Geroa Baik genero berdintasunaren eta LGTBI+ politika publikoei buruzko osoko bilkura monografikoa eskatu du berdintasun erreal batera aurrera egiteko
Geroa Bairen parlamentu taldeak Osoko Bilkura Monografiko bat egiteko eskabidea erregistratu du Nafarroako Parlamentuan genero berdintasunaren eta LGTBI+ politika publikoak ikertzeko. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko bozeramaileak argudiatu duenez, “Nafarroan, azken urteotan, bide horretan pauso garrantzitsuak eman dira eta hala egiten jarraitzen dugu”, baina deitoratu du “berdintasun erreala oraindik gauzatzetik urrun dago”.
“Geroa Bain pertsona guztien berdintasun legala, soziala eta erreala bilatzen dugu, bere sexu nortasuna edo orientazioa dena delakoa ere, horrela, bere ezaugarri pertsonalak kontutan hartu gabe, pertsona orok eduki dezan bere beharrak asetzeko aukera eta bere gaitasun guztiak aukera berdintasunean garatzeko aukera ere”. Zentzu horretan, errepikatu du “nafar gizartean geroz eta handiagoa den eskaera dago bazterkeria askorekin amaitzeko neurri eraginkorrak egon daitezen, genero, nortasun edo sexu orientazioa direla eta oraindik sufritzen duten milaka pertsona baitaude, emakumeak bere gehiengoan”.
Horregatik nabarmendu du “Nafarroako Parlamentuan ezaugarri hauetako eztabaida bat emateko beharra, bazterkeria guztien aurka neurri estruktural, iraungarri eta eraginkorrak hartzean aurrera egiteko”. Azkenik, “genero berdintasuna edozein erakunderen politika publikoak argituko dituen faroa” izatearen garrantzia azpimarratu du, “bai eta herritarren jokabide indibiduala eta soziala ere”.
Koldo Martínez