Itzuli

Geroa Baik Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa Nafarroari eskualdatzea eskatzen du

Mikel Asiain parlamentariak mozio bat erregistratu du, eta datorren ostegunean eztabaidatuko da. Mozio horretan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa eskualdatzea eska diezaiola Estatuko Gobernuari, NFEBHLOn jasotz

    Mikel Asiain Mikel Asiain

    Geroa Baik, historikoki, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan (NFEBHLO) jasotako eskumenak eskualdatzea eskatu du. 41 urte igaro dira Legearen testua idatzi zenetik, "uste dugu premiazkoa dela eskumen honen eta beste batzuen transferentzian aurrera egitea", dio Mikel Asiainek. Azaroaren 30eko Parlamentuaren Osoko Bilkuran defendatuko den mozioak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio, aldi berean, Estatukoari eska diezaiola Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa Foru Komunitateari eskualdatzea.

    Parlamentariak gogorarazi du NFEBHLOn, II. kapituluan, "Ahalmenak eta eskumenak zedarritzea" izenekoan, 54. artikuluaren lehenengo puntuan, zehazki, hau ezartzen dela: "Gizarte Segurantzaren arloan, Nafarroari dagokio Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa kudeatzea". Gainera, nabarmendu duenez, "berrogeita bat urte igaro dira Legearen testua idatzi zenetik, eta argi dago Nafarroako eskumen asko ez zaizkiola oraindik Foru Erkidegoari transferitu".

    Asiainen esanetan, "Geroa Bai”n, egiteko dauden eskumenen transferentzia eskatzen ari gara, transferitu gabe dauden eskumen guztiena". Ildo horretan, parlamentariak gogorarazi du "2023- 2027 Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Anitz baterako Akordio Programatikoan" jasotzen dela "Hobekuntzan ezarritako eskumenen garapen osoan aurrera egiteko beharra, eta Nafarroako Gobernuak negoziazioei ekingo diela berehala, Estatuak transferi ditzan NFEBHLOk Nafarroari aitortutako eskumenak".

     

    Egiteke dauden transferentzien artean, bekak eta I+G+b transferentziak daude, baina baita beste batzuk ere, hala nola Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoarena, "eskari historikoa baita Nafarroan", adierazi du Asiainek, eta "lau hamarkada geroago, eskumen jakin batzuen eskualdaketan aurrera egiteko unea da".

     

    Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, "Pedro Sanchez Estatuko Gobernu berriko presidente izendatzeko akordioaren harira, eskumen hori bera, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea planteatu da". Eta nabarmendu du hori egiteko "batzorde egokiak sortuko direla, aztertzeko, araua garatzeko eta eskualdatzeko", eta horrek, Asiainen ustez, "Nafarroari buruzko antzeko gai baterako lana erraztuko luke".

     

    Horregatik, Mikel Asiainek ziurtatu du "ezin dugula aukera hau galdu, lan hori aprobetxatu behar dugu Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskumena Nafarroari ere eskualdatzea lortzeko". Mozio horren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio "Estatuko Gobernuari eska diezaiola Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa eskualdatzea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 54. artikuluan jasotzen den bezala".

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko