Geroa Baik Gobernuaren ausardia baloratu du Navarra Arena-ren irekitzearekin, UPN-ren beste herentzia pozoitu bat
Geroa Baik Nafarroako Gobernuak erakusten duen ausardia baloratu du Navarra Arena pabilioia 2018an irekitzeko iragarpenaren aurrean, UPNren herentzia pozoitu bat alegia eta Barkosen Exekutiboak aurre egin beharko diona jarraipen konponbide zuzena eta ekonomikoki ahalik eta bideragarriena emateko, zorroztasunez eta seriotasunez lan eginez.
“Navarra Arena UPNren Gobernuen adierazgarri den megalomania eta kudeaketa eredua hoberen islatzen duen azpiegituretako bat da; inolako bideragarritasun planik gabe eta beharren analisi eta estudiorik gabe egindako obra bat”, azpimarratu du Consuelo Satrustegi Geroa Baiko parlamentari eta Kultura, Kirol eta Gazteri eledunak.
Geroa Bairen parlamentariaren aburuz, iragarki honek frogatzen du egungo foru Exekutiboa “lanean dagoela UPNren gobernuek gelditutako azpiegiturei irtenbidea emateko, hala nola Prestazio Handiko Trena, Nafarroako Ubidea edo Navarra Arena, 2013tik itxita baitarama azken hau”.
“Oso positibotzat jotzen dugu gainera NICDO enpresa publikoak kudeatzea, jada dauden sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin eta baliabideen erabilera eraginkorrena egiteko”, amaitu du Satrusteguik.
Consuelo Satrustegui