Geroa Baik gobernukide zorrotza baina leiala izaten jarraituko duela defendatu du Uxue Barkosek
Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Geroa Baitik egindakoaren balantzearen analisi ona egiten dugu” Foru Exekutiboak egindako alor askotan, baina era berean ohartarazi du “zailtasunak edo desadostasunak gainditu beharra dagoela. Gizartearen eta etorkizuneko Nafarroaren interes orokorra jokoan baitaude”. Eta horretan, azpimarratu du Gobernuak kide “zorrotza” baina “leiala” aurkituko duela Geroa Bain.
Bere hizketaldian Barkosek adierazi duenez, duela bi urte formakuntzak “apustu tinkoa egin zuen Gobernu honen ale, 2015 Nafarroako politikagintzan hasitako aldaketak legegintzaldi honetan Geroa Bairen babesa behar zuenarekin konbentzimenduarekin, bai eta gehiengo aurrerakoi eta anitza finkatzeko ere”.
Gai ezberdinen errepasoan, parlamentuko bozeramaileak nabarmendu du “egonkortasun politikoaren giroan” lan egin dutela, “hori baita abiapuntua eta euskarria”. “Elkarrizketatik lan egitea ekintza politikoaren funtsezko elementuetako bat da”, defendatu du, “baina adostasunak lortzeko bokazio hori ezin da etsipenarekin nahastu: adostasuna zera baita, ezberdintasunak egon ziren, dauden eta etorkizunean ere egongo diren tokian, aldeek egoeraren araberako adostasun guneak sortzeko jarrera agertzea”.
Eledunak azpimarratu duenez “guztiak ez dira argiguneak” eta esan du “ezin direla epe ertain eta luzera etorkizuneko belaunaldiak estutu ditzaketen erronkak ahaztu”, seriotasunez aurre egin beharreko erronkak alegia. Hitz hauekin aipatu du zorra, “adostasunak bilatu beharreko esparrua baita. Beldurrek ezin dituzte nafarren hurrengo belaunaldiak hipotekatu”, nabarmendu du.
Era berean Barkosek azpimarratu duenez, transferentzien alorrean “2021 urtean finkaturikoa oso garrantzitsua da”. “20 urtez eskumen transferentziarik gabe egon ondoren, pasa den abuztuan espetxeetako osasungintza alorreko transferentzia gauzatu zen”, esan du, aldi berean adieraziz “Gutxienez bizitzeko Diru sarrerarena goiz” ikusiko dugula, eta abenduan Trafiko eskumenaren transferentzia sinatuko dela ere.
Bere iritziz, “une honetan bertan ekin behar diegu beste transferentziak lortzeko lanari, hala nola zientzia eta teknika ikerketakoak”. “Autogobernuaren defentsa ibiltzen frogatzen da eta 2021 urteko ibilaldi hau eskumenen esparruan aurrerapauso garrantzitsuena izan behar du”, azaldu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Hitzarmen Ekonomikoari dagokionez ziurtatu du aportazioaren eguneratzerako lanetan dagoen “aurrerapauso faltak” kezkatu egiten duela, bai eta “datorren urtean egin beharreko aportazioaren gainean Foru Ogasunaren eta Estatukoaren arteko desadostasuna” ere. “Etorkizun hurbilean gure gizarteak dituen erronkei aurre egiteko funtsezko tresna da autogobernua”, ziurtatu du.
Euskarari dagokionez, Uxue Barkosek nabarmendu du “akordioaren bidera iritsiko garela”. “Euskara meritu moduan aitortzeari dagokionez zure alderdiak duen jarrera ez dugu elkarbanatzen”, esan dio lehendakariari, aldi berean salatuz “Nafarroan eremu mistoan edo ez euskaldunean frantsesak, ingelesak edo alemanak erizaintza, zeladore edo 112-an plaza tokialdaketa baterako edo plaza bat lortzeko puntuatzea eta euskarak ordea ez”.
“Herritarren zati baten hizkuntza eskubideak, Nafarroa euskaldunaren eskubideak modu honetan erasotzeak dakarren anomalia demokratikoa salatzen dugu”. Horrela, eztabaida hau kideen arteko zalantza batzuk argitzeko ona izan daitekeela adierazi du, baina Ganbera honen aurrean konpromisoa agertu behar dutela ere. Merituen dekretua aurten bertan onartuko dela edo departamentuetan hizkuntza planak martxan jarriko direla bezalako konpromisoak.
Oroimenaren alorrean, “gure oroimen historikoa eta gertukoa gure ondare kultural eta etikoaren elementu bihurtzearen” alde egin du, “eta datozen belaunaldientzako herentziarik onenetarikoa izango da”. ‘Memoria duten eskolak’ programa nabarmendu du, bai eta ESKUtik biktima hezitzaileen programa ere, “hain sentikorra den alor batean ahaztura ezin baita instituzionalizatu”.
Enplegu alorrean “sendotasuna eta irmotasuna” eskatu du, bai eta “gazteriaren inguruan soldaten gaineko estrategia bat”; Halaber, energia ereduan eta eredu digitalean aldaketa egotearen aldeko apustua” egin du ere.
Osasungintza alorrean azpimarratu duenez, “ezin gara pozik egon, bi gai zintzilik baititugu, Lehen Mailako Arreta eta Buruko Osasuna”, eta haien hobekuntza lehenbailehen egitearen alde egin du. Gainera, Hezkuntzaren aldeko Ituna lantzea “premiazkoa” dela nabarmendu du ere.
Uxue Barkos