Itzuli

Geroa Baik gogorarazi du Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustutzea epailearen aginduz egin dela eta nafarroako herritar guztiek erabili ahal izateko ondasun publiko bat berreskuratzeko legea betez

    Geroa Baik gogorarazi du Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustutzea epailearen aginduz egin dela eta Nafarroako herritar guztiek erabili ahal izateko ondasun publiko bat berretzeko legea betez.

    Geroa Baik gogorarazi duenez legegintzaldi honetan eraikin publiko zein pribatuen okupazio ugari egin dira eta hustutzean bukatu dira denak, beti Legea betez. Gogoratu beharra dago ere Iruñeko Udala, bizilagun eta herri kolektiboentzako lokalen eskaerari erantzuna emateko konpetentzia duen erakunde moduan, Kaparrosoren txaleta lagatzeko akordio batera iritsi zela eta hustutzean bukatu zela hura ere, kudeaketaren alde egiten zuten pertsonek udalarekin erdietsi zuten akordioa hautsi zutelako.

    Halaber, legegintzaldi honetan ere Sarasate Pasealekuan bortizkeriarekin egindako hustutze bat egin zen hainbat pertsona zauriturik suertatuz eta Geroa Baik arduraz jardun zuen bere adierazpen publikoetan, gaur goizaldean Rozalejon eta inguruko kaleetan gertatutakoarekin faltan bota duguna hain zuzen ere.

    Geroa Baik Nafarroako Gobernuak Rozalejo okupatzen ari diren pertsonekin elkarrizketatzeko egin duen esfortzua baloratzen du ere, ukatu egin zuten Lehendakariarekin bilera egiteko eskaintza ere eginez. Zentzu honetan, Geroa Bairen iritziz elkarrizketak izan behar du beti edozein gatazka konpontzeko bidea baina logikoa den moduan bi aldeetatik borondatea egon behar du, eta hori ez da horrela izan Rozalejo okupatzen ari diren pertsonen aldetik.

    Koalizioaren aburuz, proiektu politiko bakar batek ere ezin du ondasun publiko bat, nafar guztiona dena, bere onurarako bakarrik eta atean ostikoa emanez gozatzeko pribilegioa eduki. Lokal publikoak lagatzea ohikoa da eta kolektibo guztiek horiek eskuratzeko aukera berberak eduki behar dituzte.

    Azkenik, Geroa Baik nabarmendu du legegintzaldi honetan Nafarroako Gobernuarenak diren eraikinak okupatzen ari direla, konpetentzia udalarena denean. Zentzu honetan iritzi dugu gure koalizioaren aurkako kanpaina politiko bat dagoela eta Geroa Bai erosionatzea bilatzeaz gain, aldaketa bere ere erosionatu nahi dela, laukoak eta Gobernuak Nafarroako herritarren alde egiten ari den lana zapalduz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko