Itzuli

Geroa Baik Govern-a espetxera bidaltzeko erabakia gaitzetsi du eta demokraziaren bortxaketa dela dio

Geroa Baik Kataluniako Govern-eko kideak espetxera bidaltzeko erabakia gaitzetsi du neurrigabea eta onartezina deritzolako eta Zuzenbide Estatu batek izan behar dituen berme politiko eta demokratikoak urratzen dituelako-.

Koalizioaren aburuz, erabaki hori Kataluniako gizarteak zilegitasun osoz hautatutako ordezkarien aurkako erasoa da ere eta, horregatik, Kataluniako gehiengo sozialari mespretxua eta demokraziaren bortxaketa.

Geroa Baik gainera susmagarria deritzo denuntzia fiskala aurkezteko unea, modu horretan ‘ad hoc’ aukeratutako epaile baten jarduna bermatzeko, Fiskaltzak eskatutako neurriak hartuko zituela jakina baitzen. 

Koalizioaren iritziz, fiskaltzak egindako argudiaketak eta epailearen erabakiak antzinako Ordena Publikorako Auzitegiaren alderik okerrena jasotzen dute, diktadurak jazarpen politikoari ‘lege itxura’ emateko tresna baitzen hura.

Geroa Baik sistema judizialaren berrikusketa sakona eskatu du eta, zehazki, Auzitegi Nazionalaren existentzia bera, jazarpen politikorako tresna moduan erabiltzen baita. 

Izena eman gure buletina jasotzeko