Geroa Baik greba feministarekin bat egin du eta M-8 dela eta deitutako geldialdiak jarraituko ditu
Geroa Baik bere babesa agertu dio greba feministari eta martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta deitutako geldialdiak jarraituko dituela iragarri du. Koalizioak gainera deialdia egin die emakumeei mobilizazio jardunaldi honetan parte har dezaten.
Geroa Bairen iritziz aktore politikoek mugimendu feminista lagundu behar dute euren aldarrikapenetan, grebaren sustatzaile den heinean, eta azpimarratu du jardunaldi historiko baten aurrean gaudela, lan, ikasle, zaintza eta kontsumo greba baita, “emakumeak gelditzen direnean, mundua gelditzen dela” frogatzeko helburuarekin”.
“Martxoak 8 dela eta, eta bereziki deitutako greba dela eta, berdintasunaren aldeko gure konpromiso tinkoa frogatu nahi dugu bere alderdi guztietan, gaur egun emakumeak bizitzaren esparru guztietan ezinbestekoak garela eta oraindik ikusezinak garela eta/edo esparru hauetan ezberdintasunean bizi garela ikusarazteko”, ziurtatu du koalizioak.
Zentzu honetan, Geroa Baik azpimarratu du greba feminista aukera aparta dela berdintasun alorrean lortutako eskubide eta konkisten atzeratzea ekiditeko, eta bereziki hasitako bidean aurrera egiten jarraitzeko, eta bere konpromisoa berretsi du gizon eta emakumeen arteko eskubide eta aukeren benetako berdintasunarekin.
NAFARROAKO PARLAMENTUA
Geroa Baik gainera azaldu du datorren ostegunean Gobernuari kontroleko Osoko Bilkura dagoenez, koalizioak proposamen bat egin dio Mahai eta Eledunen Batzarrari Osoko Bilkurako galderen ordena aldatzeko, besteen aurretik Nafarroako Lehendakariaren eta emakumezko Kontseilarien galderak erantzuteko.
Proposamen hori aurrera atera ez den arren, Geroa Baiko parlamentu taldea 11.00etan Nafarroako Parlamentuak deitutako kontzentrazioan egongo da eta, ondoren, taldeko emakumezko parlamentariak kontroleko Osoko Bilkuratik joango dira. Parlamentariek bere ez egoteari dagokion dirua genero berdintasunaren alde lan egiten duen GKA bati emango diote.