Itzuli

Geroa Baik hauteskunde legea aldatzea eskatu du tokiko taldeak gastu mugare bidez zigortzen dituelako

    Unai Hualde Unai Hualde

    Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak lan saio bat eskatu du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariekin, hauek Nafarroako 57 hautesle taldeen egoera azal dezaten, 2015eko hauteskunde kanpainarako baimendutako gastu muga gainditu ondoren. Zentzu honetan, Hualdek ziurtatu duenez “legean aurreikusten den gastu muga talde hauek zigortzen ditu, begi bistakoa baita ez dela nahikoa, biztanleko 0,11 euroko gastuarekin udalerri bakarrean aurkezten direnentzako, hau da, horien gehiengoa”.

    Parlamentariak Geroa Bairen kezka agertu du Kontuen Auzitegiak irekitako aktuazioak direla eta, “tokiko taldeentzako ulertezina den egoera sor dezaketen aktuazioak, horien gehiengoek oso gastu urriak baitituzte eta orain, balizko zigor bati egin beharko diote aurre eta ez dute diru-laguntzarik jasoko, talde politiko moduan euren etorkizuna arriskuan jarriz”.

    Horregatik guztiagatik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Batzordean Geroa Bairen eledunak bere interesa agertu du arazo honi konponbidea emateko aurreikusten diren neurriak ezagutzeko eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak zentzu honetan burutzen ari duen lana ezagutzeko ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko