Geroa Baik herritar guztiei arreta elebiduna ematea bermatzera premiatu du Nafarroako Gobernua
Jabi Arakama Urtiagak mozio bat erregistratu du Foru Exekutiboak nafarron hizkuntza eskubideei arretan eman diezaien
Geroa Baiko parlamentu taldeak mozio bat erregistratu du Foru Ganberan Nafarroako Gobernua premiatuz “Euskararen Legean jasotzen diren aukera guztiak garatu ditzan, egungo errealitate soziolinguistikoa kontuan izanik Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideei arreta emateko gai izan dadin”.
Jabi Arakama Urtiaga koalizioko parlamentariak gainera Foru Exekutiboa premiatzen du “Nafarroako Auzitegi Gorenak hizkuntza planifikazioaren alorrean emandako 216/2019, 217/2019 eta 254/2019 epaiek markatutako bidetik jarrai dezan, Nafarroako herritarrei arreta elebiduna bermatuz, Euskararen Legeak jasotzen duen moduan”.
Mozioak planteatzen dituen beste gai batzuen artean Nafarroako Gobernua premiatzen da ere “Nafarroa osoan euskararen ezagutzarako meritu balorazio zuzen eta proportzionatua bermatuko duen araudi bat onartu eta garatu dezan, bere ezagutzagatik hizkuntza komunitarioen ezagutza baino txikiagoa izango ez den balorazio orokor bat planteatuz” eta “gure komunitatearen errealitate elebiduna bere irudian, seinaletikan eta bere komunikazio publikoetan planteatuz, bereziki administraritzak Nafarroako herritar guztiei zuzenduriko zerbitzuetan”.
Arakama parlamentariak gogorarazi duenez “azken asteotan, Nafarroako Auzitegi Gorenak helegite ezberdinen gainean ebatzi ondoren, oihartzun handia egon da alor politiko, sindikal, sozial eta mediatikoetan”, eta ziurtatu duenez Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiek “103/2017 Foru Dekretuaren zatirik handiena babesten dute”.
“Epai hauek ateak irekitzen dituzte, adibidez, dekretuak proposatzen zuen moduan Administraritza barruan hizkuntza planifikazio bat ezartzeko, edota Administraritza barnean herritarrei arreta emateko zirkuitu elebidunak martxan jartzeko, derrigorrean hizkuntza profilak ezarriz. Bere beste funtsezko atal batzuk, herritar guztiei zuzenduriko zerbitzuetan seinaleztatze elebidunaren orokortzeari dagokionez, edo eremu mistoan, ez euskaldunean eta Administraritzaren zerbitzu zentraletan euskararen balorazio orokorra besteak beste, bertan behera utzi dira, atal horiek arautzeko zein irizpide erabiliko diren argitzeko erronka eta betebeharraren aurrean utziz legegilea”, azpimarratu du Geroa Baiko foru parlamentariak.
Azkenik, Arakamak ziurtatu duenez “azken hiru hamarkadetan Nafarroako gizarteak pairatu duen aldaketa soziolinguistiko nabarmenak ez du legedian behar bezalako islarik eduki, denboraren iragatearekin zaharkiturik geratu den zonifikazio bat mantentzen jarraitzen delarik”.
“Ezin ahaztu dezakegu legedi berak, Euskaren Legeak alegia, euskararen erabilera Nafarroako geografia osoan bultzatzearen alde egiten duela. Nahitaezkoa da pausoak ematen jarraitzea gure komunitateak behar duen hizkuntza politikaren gaineko adostasun sozial eta politikoa lortzeko, konfrontazio alderdikoitik aldenduz, gure komunitatean bizikidetzaren alde egiteko lan positibo batek ahalbidetuko duelarik hori, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak izenpetutako 2019-2023 Programa Akordioak dioen moduan”, amaitu du Geroa Baiko parlamentariak.