Itzuli

Geroa Baik Hezkuntza departamentua premiatu du 0-3 urte bitarteko eskolarentzako aurrekontu igoera Parlamentura ekar dezan

“Sinaturiko akordio bat lortzea da garrantzitsuena, eta horretarako aurrekontu igoera beharrezkoa bada, Nafarroako Gobernuak hala adieraz dezala eta alde bozkatuko dugu”, ziurtatu du María Solana parlamentariak

    María Solana María Solana

    Geroa Baik Hezkuntza Departamentua premiatu du 0-3 urte bitarteko eskolarentzako aurrekontu igoera Parlamentura ekar dezan. Koalizioak Plataformari helarazi dionez, “akordio bat lortzea da garrantzitsuena, sinaturiko akordio bat, Hezkuntza Departamentuarekin, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin eta Plataformarekin berarekin ere”, eta bere konpromisoa agertu du “Gobernuak proposatu dezakeen aurrekontu igoeraren alde bozkatzeko, beti ere akordio hori betetzeko beharrezkoa bada”.

    María Solana Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “0-3 Plataformak grebarekin dirau eta akordioa ez da iristen”. Era berean ziurtatu duenez, “Geroa Bain hasieratik defendatu dugu greba hau ekidin zitekeela, Departamentuaren aldetik elkarrizketarako eta akordiorako borondatea egon izan balitz”. 

    “Une oro azpimarratu dugu konponbidea sektoreko langileekin hitzartu beharra dagoela. Eta 0-3 urte bitarteko eskolarentzako planteamendu globala egin beharra dagoela defendatu dugu ere, eta ez behin-behineko partxe bat”, azpimarratu du Solanak, era berean, pasa den legegintzaldian 0-3 eskaintzan eta bere etorkizuneko planifikazioan ordena jartzeko emandako pausoak nabarmenduz ere.

    “Pasa den legegintzaldian proposamen bat landurik utzi zen eta behin baino gehiagotan eskatu diogu Departamentuari proposamen horri berriro hel ziezaion, Hezkuntza Departamentutik, eta bertatik bakarrik, Nafarroan 0-3 eskaintzan ordena jartzeko. Nafarroako Gobernuko 0-3 eskolak Hezkuntza Departamentuari eskualdatzeko prozesua oso aurreraturik utzi zen ere, eta gaur, hemizikloan PSNtik gezurra esanez aurkakoa adierazi den arren, Eskubide Sozialen Departamentuan jarraitzen dute; eskualdatzea lehenbailehen egiteko Maeztu kontseilariak emandako hitza betetzea espero dugu”, azpimarratu du koalizioko parlamentariak.

    “0-3 unibertsal eta doako” baten alde Geroa Baik egindako apustua berretsi du Solanak, “lan berme eta berme pedagogiko argi eta zehatzekin”. “Egutegiratu beharra dagoela uler dezakegu. Ulertzen ez duguna zera da, negoziazioari ez heltzea eta akordioa modu konbentzituan ez bilatzea”, nabarmendu du.

    Parlamentariaren aburuz, “honakoa ez da Hezkuntza Departamentuak konpromisoak ez hartzeko legegintzaldi honetan aurrekontu falta aitzakia moduan erabiltzen duen lehen aldia, eta lan arloan hobekuntzak emateko Parlamentuan hartu diren erabakiak salatu ditu ere, sektore ezberdinak aurka jartzeko saiakera onartezin batean eskolak edo beste gauza batzuk egitea eragotziko ziola argudiatuz, eta krisiak eta gatazkak kudeatzeko ezintasun argia agertuz”.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baitik Gimeno kontseilaria premiatzen dugu, alde guztientzako akordiorik hoberena lor dezan, akordioa sinatu dezan eta horretarako aurrekontu igoera behar baldin badu, Ganberara ekar dezan ere, Nafarroako Parlamentuko Araudiak, bere VI Goiburuan, prozedura legegileari dagokiona, I Kapituluko 126. Artikuluaren 2. puntuan ezartzen duen moduan, Nafarroako Aurrekontuei eta Kontu Orokorrei, bai eta ezohiko kredituei eta kreditu osagarriei dagokiona, alor horretan legeak egiteko ahalmena Nafarroako Gobernuari dagokio esklusiboki.

    “Sinaturiko akordio bat egon ezkero, aurrekontu igoera baten bitartez baldin bada edo datorren Aurrekontuari begira izanik ere, Departamentuak bere proiektuan proposatzen badu, Geroa Bairen aldeko botoa izango du”, amaitu du adieraziz Solanak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko