Geroa Baik Hezkuntza LEP sindikatuen ekarpenei irekia eta hezkuntza kalitateari zuzendua egotea baloratu du
Geroa Baik modu positiboan baloratu du Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzarako bai eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako aurkeztu duen LEP, “sindikatuen ekarpenei irekia eta hezkuntza kalitatea hobetzera zuzendua baita”, azpimarratu du Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza eledunak.
“Oso positiboa da legegintzaldi honetan bigarren aldiz Gobernua honek LEP ateratzea Hezkuntzan urte luzez murrizketak egin ondoren ete hezkuntza publikoarekiko utzikeria eta abandonua jardun ondoren UPNren gobernu ezberdinen aldetik”, nabarmendu du.
Geroa Baiko Hezkuntza eledunaren aburuz, Ministerioak deitu daitezkeen plaza kopurua konfirmatzeko esperoan dago Funtzio Publikoa, “ondoren Hezkuntza Departamentuak proposamen bat kontzertatutako sindikatuei helarazteko, talde, espezialitate eta hizkuntzen araberako kopurua zehaztuz”.
Zentzu honetan, Aranburuk ohartarazi du LEPak “ikasleen beharren eta hezkuntza kalitatean pentsatuz planifikatu behar direla”.
Aldi berean, eledunak modu positiboan baloratu du Departamentuak zerrenda bakarrerako proposamena lantzen egotea, “aldarrikapen historikoa, zuzena eta plaza bat eskuratu nahi duenaren ezagutza eta gaitasunak aitortzen baititu, hezkuntzarenak bakarrik diren beste kanpo faktoreen interferentziarik gabe”.
Isabel Aranburu