Geroa Baik hiru ekimen aurkeztu ditu eskola publikoan laikotasuna bermatzeko
Geroa Baik hiru parlamentuko ekimen erregistratu ditu Foru Ganberan eskola publikoaren laikotasuna bermatzeko helburuarekin. Bi lege proposamen eta mozio bat dira, aurki eztabaidatuko direlarik Nafarroako Parlamentuan. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “ikasgeletan erlijioa egotea oinarrizko legediaren eztabaida bat da eta, hortaz, dagokion tokian konpondu beharra dago, hau da, Diputatuen Kongresuan”.
“Geroa Baitik beti egin dugu eskolen laikotasunaren alde, eta beti defendatu dugu gizartea jada beste estadio batean dagoela, non erlijioaren irakaskuntza, dela edozein erlijio, ikasgeletatik kanpo egon behar duen”, azpimarratu du. Zentzu honetan Martínezek ziurtatu du “hiru ekimenak Nafarroako Gobernua sostengatzen dugun lau alderdiok Programa Akordioan izenpetutakoaren zeharo bat datozela”.
Martínezk gogorarazi du Programa Akordioan zera esaten dela: “Estatuko Gobernua premiatu Vatikanoarekin ezarritako akordioak salatzeko eta eskola kurrikulumean Erlijio konfesionala ez emateko lege bideak ikertzea”.
“Programa Akordioarekin ez eta eskolen laikotasunarekin betetzea bermatzen ez duten partxeen aurrean, lau indarrek nahi dugun helburua betetzeko, Geroa Baik egindako hiru ekimenek Programa Akordioa oso osorik betetzen dute eta lau talde politikoek defendatzen dugun hezkuntza sistema laikoa lortzeko bide bakarra dira”, azaldu du eledunak.
Erregistraturiko ekimenak direla eta, Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du lehen lege proposamenean Espainiar Konstituzioaren 27 artikuluaren 3 atala ezabatzea proposatzen dela, “beharrezko erreforma baita, bertan esaten denak erlijioa eskola kurrikulumetik ateratzeko helburuaren aurka baitago”.
Bigarren Proposamenak 7/1980 Lege Organikoa, uztailaren 5ekoa, Erlijio Askatasunari buruzkoa erreformatzea proposatzen du, erlijio hezkuntza zentro publikoetan blindatzen baitu; eta 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa eta Erlijioaren Irakaskuntzarekin harremana duena, Egoitza Santuaren eta Espainiar Estatuaren arteko Akordioari so egiten baitio. “Bigarren lege honetan, lege xedapen sorta bat aldatzea proposatzen da, gaur egun Estatuan indarrean daudelako eta horiekin ezin baita hezkuntza sistema laiko bat lortu. Hori egiten ez bada ez zaio eztabaidari erantzunik emango, dagokion tokian, partxerik gabe, behin behineko neurririk gabe, horiek benetako konponbide bat izan ordez, atzean dagoen arazoa ez baitute konpontzen”, ziurtatu du.
Azkenik, mozioari dagokionez, Martínezek azaldu du “Espaiako Gobernua premiatzen dela Espainiaren eta Egoitza Santuaren arteko Akordioak salatu ditzan (Estatu osoan hezkuntza sistema laiko bat lortzea ahalbidetuz) eta Estatuaren eta erlijio konfesio ezberdinekin indarrean dirauten Akordioak salatzea edo aldatzea, helburu hori aldatzeko”.
Koldo Martínez