Itzuli

Geroa Baik hitzaldi bat antolatu du Irurtzunen Koldo Martínez eta Javi Ollorekin

    Geroa Baik hitzaldia egingo du ostegun honetan, urtarrilak 17, Irurtzungo Udaletxean “Topaketa Aldaketaren Alde” lelopean. Hitzordua, 19:30etan egingo da eta Koldo Martínez koalizioko parlamentu bozeramailea eta Javier Ollo Altsasuko alkatea edukiko ditu mintzalagun. 

    Jendarteari irekia izango den topaketa honekin Geroa Baik Irurtzungo herritarrei eta inguruko udalerriko herritarrei ere azaldu nahi die zer nolako neurriak burutu diren legegintzaldian zehar eskualdean, bai eta orain dela ia lau urte lortu zen aldaketa finkatzeko lan egitearen garrantzia berretsi ere. 

    Koalizioak halaber espero du hitzaldi horrekin eskualdeko bizilagunen proposamenak, neurriak eta ekimenak jasotzeko aukera izatea

    Izena eman gure buletina jasotzeko