Itzuli

Geroa Baik Huerta de Peralta enpresan lortutako akordioa baloratu du "konfiantzatik abiatuz lan-harremanak eraikitzeko aukera baita"

Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du Huerta de Peralta enpresan lortutako akordioa, mugagabeko grebari amaiera eman eta langileriaren aldarrikapen nagusiak jasotzen dituelako.

“Akordio horrek garai berri bati atea zabaltzea espero dugu, gatazka atzean utzi eta bi aldeen konpromisoarekin lan-harreman duinak eraikiz, konfiantzatik eta elkarren arteko onuratik”, azpimarratu du koalizioak. 

Geroa Bairen iritziz “ezinbestekoak dira enpresak aberastasun eta enplegu sortzaile moduan dute balio soziala aitortzen dituzten politikak, aldi berean lan-klima egokia bermatuz”. 

Zentzu honetan, Nafarroako Gobernutik egin den bitartekaritzan konfiantza du koalizioak eta “orain arte bezala lanean jarrai dezan” animatu du, “Huertas de Peralta enpresako bai eta Nafarroako beste enpresetako egoera ahalik eta hoberena izan dadin”.

Izena eman gure buletina jasotzeko