Geroa Baik Ibai Parkearen handitzerako zuzenketa bat proposatu du Iruñerriko Mankomunitateko Aurrekontuetan
Geroa Baik zuzenketa bat aurkeztu du Iruñerriko Mankomunitateko Aurrekontuetan, 200.000 eurorekin, Iruñerriko Ibai Parkearen handitzerako. Zehazki, koalizioak Urbi Ibaia Zona (Eguesibar) ibai parkearen handitzea eskatu du, Uhartetik Uztarrotzera.
“Irati trenaren bide berdearekin jarraitzeko beharrean oinarritzen da gure zuzenketa. Atal bat jada onartua dago Ingurumen Ministerioaren aldetik eta 2019an hasiko dira lanak Uztarrotzen. Horregatik dago proiektuarentzako eta desjabetzeentzako 2019an partida bat jartzeko beharra, aldi berean exekutatzeko aukera egoteko”, azaldu du koalizioak.
Geroa Baik gainera balorazio “positiboa” egin du Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarrean bihar babestuko dituen Aurrekontuen aurrean, “kontu hauek planteatzen dituzten helburuak Mankomunitatean urte luzez bultzatu ditugunekin bat baitatoz, bereziki hondakinen eta mugikortasunaren arloetan”.
“2019ko Iruñerriko Mankomunitateko Aurrekontuek, hondakinen tratamenduari bere osotasunean ematen die erantzuna, eta ez orain arte gertatu bezala, errefus frakzioaren ehuneko handi bat tratamendurik gabe lurperatzen ari baita gaur egun. Gainera, berriki Nafarroako Parlamentuan onartu den Hondakinen Legeak agintzen dituen betebeharrak kontutan hartzen ditu, hala nola tarifen gorakada, alor honetan Europako irizpideei aurre egiteko betebeharrari erantzuteko hondakinen kanon bat aurreikusten baita, azken urteetan Iruñerriko Mankomunitateak irizpide horiek modu sistematikoan betetzen ez zituen bitartean, erakunde honen kudeaketan PSNren eta UPNren arduragabekeria erakutsiz”, azaldu du.
Azkenik, mugikortasun arloan, “2019ko kontuek HMJPren eta Iruñerriko Hiri Garraioaren Mugikortasun Jasangarrirako Planaren bitartez mugikortasun jasangarriari bultzada ematen” diela nabarmendu du Geroa Baik.