Itzuli

Geroa Baik ikasgelak bitan banatzea defendatzen du 25 ikasleko ratioa gainditzen denean eta zentroak berak eskatzen duenean

Palestinari laguntza humanitarioa erretiratzeko Vox-en proposamenaren aurka azaldu da koalizioa

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik ostegun honetan Nafarroako Parlamentuan defendatuko duen mozioa azaldu du Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak. Osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko ekimen bat erregistratu du Geroa Baik, horren bitartez Nafarroako Gobernua premiatuz eskola publikoan 25 ikasleko ratioa gainditzen duten ikasgelak bitan banandu daitezen, beti ere posible denean eta zentroa horrekin ados badago. Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi duenez, “Geroa Baitik ratioen beherakada lineala aspalditik defendatu dugu, horrela negoziatu genuen ere programa akordioaren negoziazioan, desakordioen alorrean egon arren”. “Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatearen hobekuntzak mota honetako neurriak behar dituela aldarrikatzen jarraituko dugu”. 

    Bestalde, Israel eta Palestinak duten egoera aipatu du ere Azconak, gai honen inguruan Vox-ek aurkeztutako adierazpenari erreparatuz. Geroa Bairen eledunak azpimarratu duenez, “Palestinako herriari laguntza humanitarioa erretiratzeko Vox-ek eskatzen duenaren antipodetan gaudelako bozkatu dugu adierazpenaren aurka”. “Nafarroako herria beti izan da Palestinako herriarekin solidario”. Biktimekiko “Geroa Bairen elkartasuna” berretsi du Azconak eta nazioarteko komunitatearekin “kritiko” azaldu da ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko