Itzuli

Geroa Baik ikasturte politikoaren hasiera ekitaldia egingo du datorren ostiralean, irailak 10

Don Carlos Hotelean egingo da 19:00etatik aurrera

    Geroa Baik ikasturte politikoaren hasiera ekitaldia egingo du datorren ostiralean, irailak 10, 19:00etatik aurrera  Don Carlos Hotelean (Uharte). Hitzordu honetan egoera politikoa analizatuko da eta ikasturte politiko honetan aurre egin beharreko erronkei helduko zaie, eta datozen hilabeteetan lehentasunezkoak diren ekintza ildo politikoak ezartzeko balioko du ere.

    Ekitaldian parte hartuko duten hizlariak honakoak izango dira; Uxue Barkos, Geroa Baiko bozeramailea; honen aurretik Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko Presidentea; José Mari Aierdi, Nafarroako Gobernuko Lehendakariordea; eta Kakel Arandia, Vianako zinegotzia.

    Ekitaldi politikoa afiliatu eta geroabaizaleen arteko topaketa izango da gainera.

    Izena eman gure buletina jasotzeko