Itzuli

Geroa Baik inbertsioak bultzatu ditu Nafarroako erdialde eskualdean aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen bitartez

Puiu, Uxue, Tafalla, Erriberri, Azkoien eta Eslaba udalerrietan proiektuak burutzeko partidak sartu ditu koalizioak

    Geroa Baik inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu Nafarroako Erdialde eskualdean 2024 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketen bitartez, modu honetan lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuteko koalizioak egindako apustua finkatuz.

    Mendiko Bidea kalearen zoladura Puiun da Geroa Baik kontu hauetan bultzaturiko inbertsioetako bat, 34.850 euroko zuzenketa bat sartuz. Halaber, 9.580 euroko beste zuzenketa bat sartu da ere horrekin udal argiteriaren zaharberritze lanen azken fasea burutu ahal izateko.

    Uxuen haurrentzako ludotekaren teilatuaren zaharberritzea mesedetu du Geroa Baik 40.000 euroko partida bati esker.

    65.000 euroko inbertsio batekin Tafallak Gune Historikoaren zoladura berritu ahal izango du. 90Eko hamarkadan hainbat kale egokitzeko lanak egin ziren, baina denborak aurrera egin ahala kalteak agertu dira, zoladuran erabili ziren materialak direla eta. Honek irisgarritasun arazoak eragiten ditu mugikortasun murriztua edo desgaitasun motaren bat dutenentzako, aldi berean estetika arazo bat planteatuz ere. Zuzenketa honen bitartez Foruen Plazako zoladura konponduko da, bai eta plaza ondoko kaleena ere: Mutuberria kalea, kale Nagusia eta Cuatro Esquinas kalea.

    Erriberrin 30.000 euroko zuzenketa bat sustatu du Geroa Baik Kultura Etxean hobekuntza lanak burutzeko. Zehazki, beroa berreskuratzeko sistema baten instalaziorako.

    2024ko Aurrekontuek 45.000 euroko zuzenketa bat jasotzen dute gainera, Azkoiengo polikiroldegiko Pabilioiaren estalkia konpontzeko.

    Kultura alorrean, Geroa Baik 30.000 euroko zuzenketa bat sartu du  Eslabak parrokia etzea egokitu ahal izateko, bertan Santa Criz aztarnategi arkeologikoari buruzko museo bat kokatzeko.

    Zuzenketa hauekin Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraitasuna ematen zaio, lurraldetik eta udal esparrutik gertuko lanarekin, kontuei egiten dizkieten proposamenak kontuan hartuz eta aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak erraztu baitira.

    Izena eman gure buletina jasotzeko