Geroa Baik indarrean dagoen Ikurren Legea bertan behera uzten duen Legean legezkotasuna babesten du
GEROA BAIK INDARREAN DAGOEN IKURREN LEGEA BERTAN BEHERA UZTEN DUEN LEGEAN LEGEZKOTASUNA BABESTEN DU
Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek, Nafarroako Parlamentuak eskatuta 24/2003 Nafarroako Ikurren Legea bertan behera uzteko Lege Proposamenari buruzko Nafarroako Kontseiluaren ebazpenaren lehen irakurketaren ondoren, bere poza agertu du “ebazpenak Lege Proposamen horren legezkotasuna eta konstituzionaltasuna babesten duela ondorioztatzen duelako”. “Indarrean dagoen Ikurren Legea bertan behera uztearekin ez da horren inguruan lege hutsunerik sortzen”, ziurtatu du eledunak, “Nafarroako ikurrak Konstituzioak eta Foruaren Hobekuntzak aitortzen eta babesten dituelako”. Gainera, “Tokiko Autonomiaren Europako Kartak udal autonomia babesten duela” berretsi du, “eta horren alde egin du beti Geroa Baik”.
Bestalde, ziurtatu du “bere txostenean, Nafarroako Kontseiluak, zentzu horretan eskaerarik egon ez arren, bere ondorioetan nafar Udalek ondoren egin ditzaketen balizko ekintzekin espekulatzen duela”. “Gure iritziz, hau sobera menturazkoa izan daiteke, are gehiago Nafarroako udal maparen aniztasun handia kontutan hartzen badugu, bai eta horietako bakoitzean, haien udal autonomiaren jardunean eta indarrean dagoen legedia errespetatuz, egin ditzaketen ekimenen aniztasuna kontutan hartuz”, amaitu du Koldo Martínezek.
Koldo Martínez