Geroa Baik irakaskuntzako LEP-an konponbide juridiko eta politikoak bilatzeko Gobernuaren gaitasuna nabarmendu du
Geroa Baik irakaskuntzako LEP dela eta sindikatuen eta bitarteko irakasleen eskaerei erantzuteko konponbide juridiko eta politikoak bilatzerako orduan Nafarroako Gobernuaren gaitasuna nabarmendu du, ezagutu ondoren Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzarako 73 plazarako deialdia 2018an argitaratuko duela, azterketak ordea 2019an egingo diren arren.
Isabel Aranburu koalizioko Hezkuntza eledunaren iritziz, Exekutiboak erabaki “ausarta eta zentzuduna hartu du, arduraz eta zorroztasunez”. “Oposizioko formakuntza politiko batzuen arduragabekeriaren aurrean, horiek irakaskuntzako funtzionarioen 73 plaza galtzearen alde baitzeuden, eta plaza horiek ez galtzeko proposamenik egin ez duten baina LEP deitzea eskatzen dutenen aurrean, Nafarroako Gobernuak zorroztasunez egin du lan Hezkuntzan enplegu publikoa bermatzen jarraitzeko”, baloratu du.
“Erabaki honek hezkuntza publikoko irakasleen lan kalitatea hobetzeko Hezkuntza Departamentuaren apustua sendotze duela uste dugu eta, beraz, hezkuntza kalitatea ere hobetzen du. Modu zorrotzean egin da lan, presioei jaramonik egin gabe, segurtasun juridikoa duen konponbide bat aurkitzeko eta langileriaren egonkortasuna bermatzea ahalbidetuko duen konponbidea bilatuz”, ziurtatu du Aranburuk.
Azkenik, zerrenda bakarra dela eta, Aranburuk azpimarratu du “azkenean diskriminazioarekin amaituko dela eta gaitasuna eta aukera berdintasuna sarituko dela beste interesen gainetik, Geroa Baik beti defendatu duen gai bat alegia”. “Sindikatuen gehiengoa proposamen honen alde agertu izana baloratzen dugu ere, eta laukoaren beste indarrentzako sindikatuen gehiengo hau beste gai batzuetan izan den bezain garrantzitsua izatea espero dugu, hala nola Polizien Legeari ezetz esateko izan bezala”, amaitu du Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.