Geroa Baik Iruñeko eraso matxista gaitzetsi du eta gaitzespen elkarretaratzeekin bat egiten du
Geroa Baik bere gaitzespen sendoena agertu du indarkeria matxistaren aurrean eta Nafarroan ezagutu den azken kasuaren aurrean ere, pasa den astean Iruñeko kale nagusian zauriturik suertatu zen emakumearen heriotzaren ondoren, eta bere babesa eta elkartasuna helarazi die biktimaren senitartekoei, gertukoei eta lagunei.
Koalizioak gainera, hilketa hau gaitzesteko deitu diren elkarretaratze guztiekin bat egiten du eta herritarrak bertan parte hartzera deitu nahi ditu, emakumeen aurkako indarkeriari gaitzespenik sendoena agertzeko.
Geroa Baik ere bere babesa eta maitasuna helarazi nahi due egunero indarkeria matxista bizi duten emakumeei, “gizartean existitzen den ezberdintasun estrukturalaren biktiman baitira eta bai erakundeek bai eta herritarrek ere aurre egin behar diogu horri”.