Geroa Baik Iruñeko Gogoan monumentuari egindako eraso bandalikoa gaitzetsi du

Geroa Baik, 1978ko gertakari trajikoen oroimenean jarritako Gogoan monumentuari egindako eraso bandalikoa gaitzetsi du, eta Germán Rodríguez, 1978ko gertakarien biktimaren senitartekoei bere elkartasuna adierazi die. Iruñeko Geroa Bairen udal taldeak gertakizun honen aurrean bere gaitzespena ager dezan eskatu dio Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzarrari.
Geroa Bairen aburuz honelakoa bezalako erasoak onartezinak dira gizarte demokratiko batean eta oroimen, justizia, ordain eta bizikidetza politiketan aurrera egiteko beharra frogatzen dute. Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak gainera azpimarratu duenez, horrelako erasoek ez dute lortuko biktima guztientzako ordaina eta justizia lortzeko gure lana gelditzea.