Itzuli

Geroa Baik Iruñeko ‘Gogoan’ monumentuari hilabete baten buruan egindako bigarren erasoa gaitzetsi du

Geroa Baik Gogoan monumentuari hilabete bat baino gutxiagoko denboran egindako bigarren erasoa gaitzetsi du. Monumentu hau 1978ko San Fermin jaietako gertakari tragikoen oroimenean instalatu zen, horregatik bere elkartasuna agertu nahi die beste behin ere Germán Rodriguezen senitartekoei eta kaltetutako pertsona guztiei.

Geroa Bairen aburuz horrelakoak bezalako erasoak tokiz kanpo daude gizarte demokratiko batean eta indarkeria guztien biktimen oroimen, justizia eta ordainerako politiketan aurrera egiteko dagoen beharra frogatzen dute. Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeak gainera azpimarratu duenez, gertatutakoa bezalako erasoek ez dute lortuko Iruñeko herritarren bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko gure grina txikituko.

Izena eman gure buletina jasotzeko