Itzuli

Geroa Baik Iruñeko LGTBI kolektiboko pertsonek jasandako erasoak gaitzetsi ditu

Geroa Baik zeharo gaitzetsi ditu Iruñeko LGTBI kolektiboko pertsonek jasandako erasoak eta pertsona guztiek haien sexu orientazioa, nortasuna edo genero adierazpena askatasunez adierazteko eskubidea defendatu du.

Koalizioak bere kezka agertu du, erregistratu diren eraso homofoboak pertsona gazteengandik etorri direlako, adin txikikoak ere, “horregatik argi dago bai erakundeek bai eta gizarteak ere, gure eginahalak herritarren sektore honen kontzientziazioan eta sentsibilizazioan fokatu behar ditugula”.

Zentzu honetan, aniztasuna konfrontazio edo bereizketa elementu moduan ulertu ordez aberastasun moduan baloratuko duten hezkuntza programak bultzatzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik.

“Gaur ezagutu ditugunak bezalako erasoek, bizikidetzaren hobekuntzaren bidean eta denon arteko errespetuan aurrera egiteko Hezkuntza funtsezkoa dela berresten digu, eta horretan lan egiteko konpromisoa edukitzen jarraitzen dugu, Nafarroako Gobernuak egiten ari duen bezalaxe”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko