Itzuli

Geroa Baik Iruñerriko Mankomunitatearen eta Udaltzaingoaren txostenek proposatzen duten Pío XII etorbiderako konponbidea babesten dute

Koalizioak 4 auto karriletatik 2ra pasatzearen alde egiten du, horietako bat Garraio Publikoarekin, zerbitzu bandarekin eta bizikletentzako bide bereiziarekin elkar banatuz.

Iruñeko Geroa Baiko udal taldeak gaur iragarri duenez Iruñerriko Mankomunitateak eta Udaltzaingoak egindako txosten eta estudio teknikoek Pío XII etorbiderako proposatzen duten konponbidea babestuko dut. Horrela, koalizioak autoentzako laur karriletatik bira pasatzearen alde egiten du, horietako bat Garraio Publikoarekin, zerbitzu banda batekin eta bizikletentzako bereizitako bide batekin elkar banatuz.

Horrela adierazi dute gaur Itziar Gómez, Javier Leoz eta Esther Cremaes zinegotziek prentsaurrekoan, gogoratuz Geroa Bairen mugikortasun helburua espazio publikoa eraldatzea dela, gaur egun ibilgailu pribatuan fokatzen baita, eta horrela espazio osasuntsuago baterantz joz, bai eta eredu jasangarriago batera, ibilgailuen trafikoa horrela murriztuz.

“Pío XII etorbidearen korredore jasangarriaren eztabaidaren hasieratik esan dugu babes tekniko handiena izango zuen konponbidearen alde egingo genuela”, ziurtatu du Gómezek, azalduz aurkeztu den proposamen hau dela Iruñerriko Mankomunitateak eta Udaltzaingoak egin dituen estudio eta txosten teknikoek gehien babesten dutena.

Iruñeko Udalean koalizioaren Udal taldeko eledunak azaldu duenez, txostenek aparkalekuak deuseztatzearen alde egiten dute, aparkaleku mugatuko 180 plaza alegia, “bataz besteko okupazioa oso baxua baitute, %50 ingurukoa, eta ondoko kaleetan eskariaren oso goitik dagoen eskaintza dago, %20 eta %40 inguruko plaza libreekin”.

“Autoentzako karrik bakarra egoteko aukerari buruz, gaur egun Pio XII gaindimentsionaturiko bidea da, %40ko edukiera librearekin, baina karrik bakarrera pasako balitz, eskaera baino %30 baxuagoa izango litzateke edukiera, hortik autoentzako bi karril mantentzearen aldeko apustua”, zehaztu du Itziar Gómezek, gaineratuz txostenen arabera “zailtasun teknikoak” daudela Garraio Publikorako karrila bidearen erdian kokatzen bada.

Gómezek ere “zerbitzu banda” aipatu du, txostenetan babesten den proposamena eta Bizikletaren Behatokian erabiltzaileen aldetik ere proposatu zena. “Zerbitzu banda horretan markesinak, zaborrontziak eta beste premiazko beharrak kokatuko lirateke, ibilgailuen trafikoaren eta bizikletentzako karrilaren arteko banaketa espazioa izateaz gain”, zehaztu du.

Udalean Geroa Bairen eledunak azpimarratu du proposamen hau “interbentzio azkarrekoa, arrazoizkoa, ekonomikoagoa eta itzulgarria dela, aldaketei irekia funtzionatzen ez badu”. “Horregatik oso proposamen interesgarria da datorren astearteko Mugikortasun batzordean babestuko duguna eta Udaleko eta Iruñerriko Mankomunitateko alor ezberdinetako langileria teknikoa Iruñearentzako konponbide hoberenaren alde lan egiteko eta proposatzeko gaitasuna duela frogatzen digu”, azpimarratu du.

Azkenik, Gómezek nabarmendu du “gai hauek eztabaida politikotik irten behar dutela eta esparru teknikoan eman bakarrik, egindako estudio eta txostenetatik abiatuz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko