Itzuli

Geroa Baik Javier Ollo aurkeztuko du Altsasuko Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin batera egingo den ekitaldian

Geroa Baik Javier Ollo Martínezen hautagaitza aurkeztuko du Altsasuko Alkatetzarako ostiral honetan, martxoak 29, 19:00etan Gure Etxea Kultura etxean egingo den ekitaldian, bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak ere parte hartuko duelarik.

Javier Ollo Martínez, 27 urtekoa, Zuzenbidean lizentziaduna da (Nafarroako Unibertsitate Publikoan karrera amaierako aparteko saria) eta abokatu moduan aritu zen 2015 urteraino, ordutik hona Altsasuko alkatea izan delarik.

Ollo Martínez Altsasuko alkatetzarako Geroa Baiko zerrendaburu moduan errepikatuko du, “eskualdeko garapen ekonomikoaren, bizilagunen ongizate sozialaren eta ezberdinen arteko bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko” helburuarekin.

“Altsasuarren interes orokorrarentzako inbertsio onuragarriak egiteko lanean jarraituko dugu, legegintzaldi honetan industrialdeekin, eskola zentroekin eta haur eskolarekin egin izan dugun moduan, bai eta parkeak, espaloiak, kaleak eta plazak zaharberritzeko ekintza ezberdinen bitartez ere”, amaitu du Geroa Baiko hautagaiak.

Izena eman gure buletina jasotzeko