Geroa Baik jendarteari irekitako ekitaldi bat egingo du larunbat honetan Uxue Barkosen parte hartzearekin
Geroa Baik ikasturte politikoari amaiera emateko ekitaldia egingo du larunbat honetan 12:00etan, Iruñeko Baluarte Jauregiko Harresien Aretoan.
Ekitaldia jendarteari irekia izango da eta legegintzaldiari gainbegirada egiteko jardunaldia izan nahi du, bai eta Nafarroan aldaketa eman zen hirugarren urteurrena ere.
Parte hartzaileak Jon Gondán Zizur Nagusiko alkatea, Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramailea eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaria izango dira.