Itzuli

Geroa Baik Jon Gondán aurkeztuko du Zizur Nagusiko Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin egingo den ekitaldian

Geroa Baik Zizur Nagusiko Alkatetzarako Jon Gondán Cabreraren hautagaitza aurkeztuko du asteazken honetan, apirilak 10, 20:00etan Udaletxean egingo den ekitaldi ireki batean, bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak parte hartuko duelarik.

Gondán Cabrerak 27 urte ditu, Lanbide Heziketako gradua egin zuen eta gaur egun Zuzenbide ikasketak burutzen ari ditu UNEDen. Euskalduna da. Alkatetzarako hautagai moduan bere bigarren aldia da, 2015ean lau zinegotzi lortu ondoren Zizur Nagusiko alkate bilakatu zenetik. 2011 eta 2015 bitartean Gondán Nafarroa Baiko zinegotzia izan zen Udalean.

Kandidaturaren baitan ondokoak egongo dira taldean: Piluka García, 57 urte, langile soziala eta egun alkateordea; Andoni Serrano, 31 urte, lanean eta oposaketak prestatzen diardu eta Hirigintza zinegotzia da; Ales Mimentza, 36 urte, Enpresa Administraritzan Lizentziaguna eta Ogasun eta Garapen Ekonomiko zinegotzia; Idoia Etxeondo, 60 urte eta funtzionarioa; eta Iñaki Ayerra, 49 urte eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan administratiboa. Kandidaturako gainontzeko kideak apirilaren 10ean aurkeztuko da.

Izena eman gure buletina jasotzeko